'Nire barnekaldiak' margo erakusketa, Pikuxarren

Guaixe 2023ko urr. 11a, 15:28

'Nire barnekaldiak' erakusketaren koadro bat. PIKUXAR

Urriaren 3tik urriaren 31ra arte, Pikuxar tabernan, Koldo Arnanz Zufiaurre margolanen erakusketa izanen da.

Nire barnekaldiak deitu dio Koldo Arnanz artista altsasuarrak Pikuxarren jarri duen erakusketari, izan ere, "barnean" dituen paisaien irudiak islatu ditu koadrotan. Paisaia "espresionistak" dira, artistaren estilo kuttunenan; oso koloretsuak. Urriaren 3tik 31ra ikusgai egonen dira, Irurtzungo euskal txokoaren tabernan.

Erlazionatuak

Barnekaldeko paisaiak

Erkuden Ruiz Barroso 2023 urr 17 Altsasu   Irurtzun