1080 euro orain ekimenak Nafarroa Oinezi esker ona adierazi dio

Guaixe 2023ko urr. 9a, 11:36

Pentsio duinen aldeko sinadura bilketa Nafarroa Oinezen. UTZITAKOA

Andra Mari ikastolari jasotako arretagatik eta sinadurak biltzen uzteagatik esker ona adierazi di.

Gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatearen alde egiten du 1080 euro orain herri ekimenak. Horren alde sinadura bilketari ekin dio eta Nafarroa Oinez egunean, eskaera gizarteratzearekin batera, 750 bat sinadura jaso zituen. Herri ekimenekoek eskerrak eman dizkiote Andra Mari ikastolari “Nafarroa Oinezen arrakastagatik, eta sinadurak biltzeko utzitako lekuagatik”. Aldi berean, “eskerrak eman nahi dizkiegu sinadurarekin 1080 euro orain herri ekimenaren aldarrikapena babestu zuten guztiei, Nafarroako Gobernuak gutxieneko pentsioa osatzeko proposamena defendatzeko, 1080 eurora iritsiko den pentsioa urtean 14 alditan ordaintzeko”. Sinadurak biltzen segituko dute Altsasuko azokan, asteazkenetan, 11:00etatik 14:00etara. 

Erlazionatuak