Pentsio duinen aldeko aldarrikapena

Guaixe 2023ko aza. 10a, 14:38

Altsasuko bilkuratik manifestaziora joateko deialdia egiten. ARTXIBOA

Foru gobernuak gutxieneko pentsioak hilero 1.080 eurora arte osatzeko eskatuko dute.

Nafarroako hainbat gizarte eragilek 1080 orain ekimena sustatu dute. Haren helburua da gutxieneko pentsioak osatzea hilero 1.080 eurokoak izan daitezen. Nafarroako Gobernuak hori 2024an egin ahal izateko, aurrekontuen legean horretarako propio bideratutako partida bat izatea eskatzen dute. Eskaera bera Nafarroako Parlamentuko batzorde batean egin dute. Aldi berean, ekimenaren aldeko sinadurak biltzen ari dira. Dagoeneko 5.000 dituzte. Larunbatean, 17:30ean, aldarria kalera aterako dute, Iruñeko Baluarteko plazatik manifestazioa abiatuko baita. Altsasutik partekatutako autoetan joateko 16:15ean jarri dute hitzordua, estalpean. 

Erlazionatuak