Astekaria

Iratxe Lapuente, Behobia-Donostiako podiumean

Maider Betelu Ganboa 2023ko aza. 20a, 12:15

Iratxe Lapuente, podiumean. BEHOBIA DONOSTIA

Ziordiarra hirugarren emakumezkoa izan zen irristaketan, eta David Gonzalo seigarren. Aritz Etxeberria eta Erkuden San Martin sakandar azkarrenak izan ziren korrika, eta Iñaki Mugika bederatzigarren handbikean

Beste behin, arrakastatsua eta atletismoaren festa ederra izan zen Behobia Donostia (20 km). 30.000 korrikalarik hartu zuten parte lasterketaren 58. edizioan, eta horietatik 1.114 nafarrek lortu zuten proba bukatzea. Aipatzekoa da kirolari sakandarrak ikusgarri aritu zirela. Behobia eta Donostia arteko errepide eta kaleak txiki geratu ziren kirolariak animatzera hurbildu zen jendeketa hartzeko.

Errekorrak apurtzen
Oinezko lasterketan Chakib Lachgar irundarra gailendu zen eta 2019an lortutako Behobiaren ondotik, bigarren txapela jantzi zuen. Aste bat lehenago Hyderabaden (India) 50 kilometroko Mundiala irabaztetik zetorren Lachgar, eta Behobia-Donostian ere ikusgarri aritu zen, errekorra apurtu baitzuen (59:55), historian lehenengoz proba herrikoi mitikoa ordu bat baino gutxiagoan eginez. “Ez nuen espero. Podiumean egotea agian bai, baina probaren errekorra apurtzea, ez nuen prestatuta, inondik inora. Oso pozik nago, hitzik gabe, Behobia niretako lasterketa berezia delako” aitortu zuen helmugan. Bigarrenari, Zakariya el Boubekraouiri, ia 2 minutu atera zizkion (1:01:31). Aipatzekoa da Aritz Etxeberria Bengoetxea altsasuarra bikain aritu zela: proba osatu zuten 29.664 korrikalarien artean sailkapen orokorrean 93. postuan sailkatu zen, eta bosgarren nafarra izan zen, lehen sakandarra (1:10:04). Meritu handiko lana, zalantzarik gabe.

Emakumezkoetan, Laura Rodriguez kataluniarrak garaipen ederra lortu zuen bere lehendabiziko Behobia-Donostian (1:14:22). Lehia estua izan zuen Sara Villasanterekin, 4 segundoko aldearekin erabaki zena. “Aurten Behobiara etortzeko aukera izan dut eta oso pozik nago”. Erkuden San Martin etxarriarra izan zen sakandarren artean korrikalari azkarrena (1:41:58).

Iratxe Lapuente, zoragarri
Iratxe Lapuente irristalari ziordiarra Donostiako Boulevardeko podiumera igo zen, irristaketako emakumezkoen podiumean hirugarren sailkatu baitzen (48:36), irristaketa lasterketa absolutuan 21. postuan, Berezi Martinez de Lafuente txapeldunetik (44:42) ia 4 minutura. Gizonezkoetan, Patxi Peula gasteiztarra gailendu zen irristaketan (39:12), irristalari onenetako bat dela erakutsiz. David Gonzalo uharte arakildarra gogotsu aritu zen, eta seigarren sailkatu zen (42:05). Guztira 120 irristalarik osatu zuten Behobia-Donostia.

Bestalde, 64 kirolarik parte hartu zuten desgaitasunen bat duten kirolarien mailan. Tartean, handbike modalitatean debuta egin zuen Iñaki Mugikak. Aurten handbikean hasi den altsasuarra bikain aritu zen, bederatzigarren sailkatu baitzen (55:27), Ivan Manuel Montero garailetik 10 minutura (35:54).

Sakandarrak, igualtsu
Joan zen urtean guztira 53 kirolari sakandarrek parte hartu zuten Behobia-Donostia lasterketan, eta aurten batek gehiagok, 54k guztira. Horietatik 51k oinezko lasterketan parte hartu zuten, 37 gizonek eta 14 emakumeek. Irristaketan gizon eta emakume sakandar bana lehiatu ziren, eta handbikean, sakandar bakarra, gizonezkoa. 

58. Behobia-Donostiako sakandarren sailkapena

Oinezko Lasterketa, 20 km

Gizonezkoak

1. Chakib Lachgar 59:55
93. Aritz Etxeberria (Alts) 1:10:04
189. Ivan Sobredo (Alts) 1:12:30
207. Sergio Garcia Eulate (Alts) 1:13:04
534. Mikel Berdud (Alts) 1:17:02
967. Egoitz Carrion (Irur) 1:20:24
1.334. David Mutiloa (Irur) 1:22:34
1.978. Iñaki Azkona (Irur) 1:25:45
2.428. Imanol Guerrero (Alts) 1:27:49
2.940. Jon Mendia (Urd) 1:29:20
3.108. Joseba Galarza (Itur) 1:29:49
3.152. Adrian Jaka (Etx) 1:29:55
3.211. Jose J. Maiza (Etx) 1:30:04
3.726. Ander Galarza (Urd) 1:31:44
4.186. Alejandro Pain (Alts) 1:33:09
4.219. Eduard Casanovas (Irur) 1:33:14
5.677. Santi Agirre (Itur) 1:36:41
5.874. Gorka Perianez (Alts) 1:37:07
5.952. Emilio Guirado (Alts) 1:37:17
6.316. Pedro Jose Rodriguez (Irañ) 1:38:02
7.794. Jon Ander Fernandez (Alts) 1:40:44
8.091. Pablo Urtasun (Urd) 1:41:17
8.193. Juan Pedro Ariz (Bak) 1:41:29
8.355. Iban Gonzalez (Urd) 1:41:49
8.718. Juantxo Azurmendi (Alts) 1:42:32
8.955. Iñaki Mauleon (Etx) 1:43:00
10.278. Iñigo Orella (Etx) 1:45:25
11.761. Juan Garziandia (Etx) 1:48:01
11.767. Xabier Razkin (Uhar) 1:48:01
11.773. Mikel Cordero (Alts) 1:48:02
12.139. Carlos Manero (Alts) 1:48:42
12.154. Javier Goikoetxea (Olaz) 1:48:43
12.480. Gorka Arratibel (Etx) 1:49:17
12.938. Iñigo Zapirain (Alts) 1:50:03
14.345. Jose L. Rubio (Alts) 1:52:34
15.917. Raul Erice (Irañ) 1:55:34
18.736. Raul Mendoza (Zior.) 2:01:22
18.833. Karlos Alonso (Arb) 2:01:38
19.345. Jose A. Augusto (Alts) 2:03:02

Emakumezkoak

289. Laura Rodriguez (Gava) 1:14:22
8446. Erkuden S. Martin (Etx) 1:41:58
8500. Leire Mujika (Alts) 1:42:04
11764. Ariane Razkin (Uhar) 1:48:01
12111. Elena Guzman (Alts) 1:48:39
12493. Nekane Villarroel (Etx) 1:49:19
12539. Aizea Beraza (Uhar) 1:49:23
13228. Olatz Monreal (Alts) 1:50:35
14064. Naroa Moreno (Irur) 1:52:03
14169. Erkuden Andonegi (Alts) 1:52:15
14347. Ainhoa Baz (Etx) 1:52:35
15405. Silvia Rodriguez (Alts) 1:54:30
16976. Sandra Claver (Alts) 1:57:36
24296. Leticia Goñi (Etx) 2:36:55

* Izena agertzen da, denborarik gabe: Alatz Agirre (Arb), 

Irristaketa, 20 km

Gizonak

1. Patxi Peula (Gasteiz)  39:12
6. David Gonzalo (Uhar) 42:05

Emakumezkoak

12. Berezi Mart. De Lafuente (Gasteiz) 44:44
21. Iratxe Lapuente (Zior) 48:36

Handbike, 20 km

Gizonezkoak

1. Ivan Manoel Montero (Soandres) 35:54
9. Iñaki Mujika (Alts) 55:27

 

Erlazionatuak