Azaroaren 30eko grebarekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Guaixe Fundazioko langileak 2023ko aza. 24a, 09:41

Euskal Herriko Mugimendu feministak deitu duen greba orokor feministarekin bat egiten dugu Guaixe fundazioko langileok, "zaintza eskubide kolektiborako eskubidearen" alde gaudelako. Azaroaren 30ean gure ekarpen egokiena grebaren jarraipena egitea dela iruditzen zaigu. Horretan ariko gara bakarrik eta horren isla guaixe.eus webguneak jasoko du.