Hainbat gizonek bat egin dute greba deialdiarekin

Guaixe 2023ko aza. 28a, 10:27

Greba feminista batean Altsasun egindako manifestazioa. ARTXIBOA

Zaintza, emakumezkoen eskubideak, parekidetasuna aldarrikatu dituzte.

Euskal Herriko mugimendu feministak greba orokor feminista deitu du azaroaren 30erako. Hari babesa ematen dion manifestua babestu dute 47 gizonezko sakandarrek momentuz. Guztiek ere greba deialdiarekin bat egiten dute, “zapaltzen gaituen sistema errotik aldatzeko pauso bat delako”. Manifestuaren sinatzaileak zaintza pertsona guztien gauza dela aldarrikatu dute, baita gizonezkoena ere. Parekidetasunaren alde egiteaz aparte, emakumezkoen eskubideen defentsaren alde egin dute, “feminismoak, eta beronen grebek, askeago egiten gaituzte”. Adierazi duenez, “ez dute pribilegiatu izan nahi”. Manifestuarekin bat egin nahi dutenek nafarrot@gmail.com posta helbide elektronikora bidali beharko dituzte izen-abizenak. 

Sinatzaileak
Jon Zufiaurre, Juantxu Zabala, Haitz Uharte, Mikel Azkargorta, Iban Maia, Julen Martiarena, Haritz Goikoetxea, Urko Agirre, Joxe Aldasoro, Mauritziu Faedda, Ander Muñoz, Aitor Zubieta, Igor Artieda, Manu Gomez, Urko Aierbe, Koldo Flores, Mikeldi Diaz, Juan Cruz Aldasoro, Oihan Mariñelarena, Lur Larraza, Iban Verdugo, Iñaki Mundiñano, Arkaitz Los Arcos, Gaizka Uharte, Asier Beltza, Ismael Martirena, Lukas Petriati, Mikel Berastegi, Javier Razquin, Jesus Mari Mendinueta, Xabier Otamendi, Mikel Azkona, Ander Galarza, Unai Razkin, Imanol Etxarri, Bingen Galarza, Aitor Larraza, Alex Lopez de Goikoetxea, Haritz Goikoetxea, Euken Perez, Joseba Vizuete, David Oroz, Lander Urritza, Iker Uribetxeberria, Jose Ramon Garin, Ion Barbarin eta Patxi Xabier Razkin.