Koldo Arnanz Zufiaurre artista altsasuarrari lantegi zaharrak "izugarri gustatzen" zaizkio. Dena aitarekin lanagatik enpresa desberdinetara bisitak egitera joaten zirenean sortu zen: "Harrituta gelditzen nintzen aurrean ikusten nuenarekin". Oroitzapen horiek gordetu eta gaia artearen bidez jorratzea erabaki zuen duela zenbait urte, Keinu bat iragan industrialari proiektua martxan jarriz. Bertan, Euskal Herriko zenbait lantegi zahar islatu zituen, eta abenduaren 1ean, ostirala, 19:00etan, Uharte Arakilgo udaletxea erakusketa mustutzea eginen du. Erakusketa abenduaren 24ra arte zabalik egonen da; larunbatetan 17:30etik 19:30era eta igandetan 11:30etik 13:30era.