Anitzarteanek saria jaso du

Guaixe 2023ko abe. 18a, 13:33

Nafarroa Koloretan sarituen talde argazkia, goian ezkerretan, sakandarrak. NAFARROAKO GOBERNUA

Gobernuaren Nafarroa Koloretan saria jaso dute

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak Nafarroako Koloreen III. Saria jaso du gaur Maria Chivite Navascues Nafarroako Lehendakariaren eskutik. Koloretako tokiko politikak kategoriako saria Aitor Larraza Carrerak, Mank-eko presidenteak, eta Begoña Zestau Baraibarrek, zerbitzuko gizarte hezitzaileak, jaso dute Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan, eguerdian. 

Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak sustatzen du Nafarroa Koloretan saria, aurten hirugarren edizioa duena. Haren bidez, kulturen arteko elkarbizitza eta arrazakeria nahiz xenofobiaren aurkako borroka sustatzen dituzten pertsona eta entitateak saritu nahi ditu. Aldi berean, elkarbizitza eta kultur aniztasuna Nafarroako garapenaren motor gisa azpimarratzen dituzten ekimenak ere saritu nahi ditu Nafarroa Koloretan sariak. 

Chivitek migratzaileek Nafarroako gizarteari egindako ekarpen demografiko eta ekonomikoa defendatu du. Gainera, lehendakariak aurtengo irabazleari, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Iruñeko Konfuzio Gelako arduradun eta interprete profesionalari, Monica Yuri, eman dio garaikurra.

Erlazionatuak