Zaintzaren konpromisoa sustatzeko ituna

Guaixe 2023ko abe. 20a, 11:54

Zaintzaren aldeko itunaren sinatzaileak.

Sakanako Zaintzaren aldeko Ituna 35 eragilek sinatu zuten abenduaren 19an, asteartean. 

Gaur egun zaintza lan gehienak emakumezkoek egiten dituzte. Horren jakitun, Sakanako Zaintzaren aldeko Ituna sinatu duten eragileen azken helburua da zaintza lanetan berdintasuna lortzea. Zaintza lanak aitortu eta erdigunean jartzea helburu duen ituna administrazioaz harago doan ekimena da, horregatik, Sakanako eragile, talde eta bestelako erakundeei itunarekin bat egiteko gonbidapena luzatu diete. 

Sinatzaileak 
Nafarroako Berdintasunerako Institutua, Sakanako Mankomunitatea, Sakanako Garapen Agentzia, Arakil, Irurtzun, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Olatzagutia eta Ziordiko udalak, ibarreko hiru Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Zakan Sozial kooperatiba, Anfas, Sakanako herri eskolak, Andra Mari ikastola, Iñigo Aritza ikastola, Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutua, Irurtzungo emakume taldea, Uharte Arakilgo mugimendu feminsita, Arbizuko Bilgune Feminista, Errefailak, Pentsionistak Martxan, Josefina Arregi klinika, Sakana Harrera Harana, Biak Bat elkartea, Sasoia eta Sakanako osasun publikoaren aldeko plataforma.