Eguraldi alerta sistemaren berri

Guaixe 2024ko urt. 24a, 10:29
Irurtzungo kultur etxean egin zen bilera. @112_na

Hori ezagutzeko bileran izan ziren hainbat udal ordezkari.

Nafarroako Gobernuko Babes Zibileko teknikariek meteorologia alertak automatikoki bidaltzeko sistema berria aurkeztu zuten Irurtzunen ilbeltzaren 22an, astelehenarekin. Bilkuran Sakanako hainbat udal ordezkari izan ziren. Teknikariek azaldu zieten zertan datzan AEMETen alertak automatikoki eta denbora errealean jasotzeko aukera ematen duen sistema automatikoa. Beren udalerrian eragina duten abisu horiekin, unean-unean informatuta egonen dira udalak eta herriko larrialdi-planean jasotako ekintzak azkar martxan jartzeko aukera izanen dute. Gaztigu horrek balioko du gainera herritarrak, haien ondasunak edo oinarrizko azpiegiturak babesteko balio duen edozein neurri gehigarri hartzeko aukera izanen dute.