Txuriz jantzita, aurpegian metalezko katolekin estalita eta zigorra eskuetan aterako dira beste urte batez Unanuko mamuxarroak kalera. Mamuxarroek gorputzean kaskabiloak damaratzate, eta gerturatzen direnean entzuten zaie; haiek batera soinurik ateratzen ez dute muttuak doaz. Lasterkak izanen dira otsailaren 11n, igandea, mamuxar gazteekin, eta otsailaren 13an, asteartea, mamuxar eta muttuekin.
Unanuko ihoteetako egitaraua
Otsailak 11 igandea
16:35 Mamuxarro gazteak herritik ateratzen dira, jendearen atzetik.
18:20 Auzatea, elizaren atean.
19:00 Puska biltzea, etxez etxe.
21:30 Puska biltzan jasotakoarekin afaria, Denok bat elkartean.
Otsailak 13 asteartea
16:35 Mamuxarroak eta muttuak ateratzen dira, jendearen atzetik.
18:20 Auzatea, elizaren atean.
19:00 Puska biltzea etxez etxe. Ondoren, jasotakoarekin afaria Denok Bat elkartean.
21:30 Puska biltzan jasotakoarekin afaria, Denok bat elkartean.