Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkura minutu bateko isilunearekin hasi da gaur. Olatzagutiko Cementos Portland Valderrivas enpresan lan istripuz hil zen 32 urteko gizonezko altsasuarraren oroimenez egin dute. Unai Hualde Iglesiasek, Parlamentuko lehendakariak, Legebiltzarraren dolumina eta elkartasuna helarazi dizkie senitarteko eta lagunei.