Ohiko trenaren hileta segizioaren parodia eginez hasi dira ‘Trenbidearen defentsan eta AHTren txikizioa gelditzeko' jardunaldiak.

Araba Trenaren Alde, Goierriko AHTrik Ez eta Nafarroa Trenaren Alde plataformek antolatu dituzten jardunaldien egoitzak Irurtzun, Altsasu eta Agurain izanen dira. Besteak beste, hitzaldiak, solasaldiak, erakusketak, ikuskizunak eta erakusketak izanen dira. Haiei hasiera emateko On Trenen hileta segizioa agertu da Altsasuko estalpean, izan ere, “On Abiadura Handiko Trenak” ordezkatuko du hildakoa.