Txirrindularitza egutegi amateurra, juniorrena eta kadeteena martxan da. Otsailaren 24an XVI. Zumaiako Sariak (112 km) Euskaldun Txapelketa mustu zuen. Lasterketa euripean jokatu zen eta esprintean erabaki zen. Finisher taldeko Sergio Romeo izan zen lehen txapelduna (3:30:41). Martxel Etxeberria iturmendiarra (Rural Kutxa-Alea) 26. iritsi zen, denbora berean.
Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Aimar Tadeo lakuntzarra (Finisher) 98. sartu zen, Adrian Martinez lakuntzarra (Laboral Kutxa) 99. eta Mikel Uncilla etxarriarra (Rural Kutxa-Alea) 107., hirurak denbora berean (2:31:01). Iker Agudelo (Hostal Latorre) 117. postuan sailkatu zen (2:31:15). Talderik onena Rural Kutxa-Alea taldea izan zen.
Afizionatuen tropelak martxoaren 2an XXI. Ereñoko Udala Saria izango du jokoan.