'Mainamikirri' oholtzaratuko dute

Guaixe 2024ko mar. 4a, 14:27

Haize Berriak Banda 'Mainamikirri' ipuin musikatuaren entsegu batean.

Martxoaren 9an eta 10ean, larunbata eta igandea, Sakanako Haize Berriak musika bandak, Eva Azpilikueta antzerkigileak eta Dantzarima dantza taldeak ipuin musikatuaren mustutzea eginen dute, Altsasuko Iortia kultur gunean eta Irurtzungo Bi Aizpe frontoian, hurrenez hurren.

Emakumeak protagonista dituen Mainamikirri kontakizun herrikoiean oinarritutako Castillo Suarezen liburuan oinarritu da Haize Berriak banda Mainamikirri ipuin musikatua sortzeko. Anne Perez de Azpeitia konositorea arduratu da musika konposatzeaz, eta Haize Berriak bandak eta Dantzarima dantza taldeak oholtzara eramanen dute, obraren dramaturgia garatu duen Eva Azpilikueta antzezlearekin batera. Mustutzea martxoaren 9an, larunbata, 19:00etan izanen da, Altsasuko Iortia kultur gunean. Sarrerak agortu dira, eta bigarren emanaldia eginen dute martxoaren 10ean, igandea, 19:00etan, Irurtzungo Bi Aizpe frontoian. Sarrera orokorrak 8 eurotan eros daitezke, 14 urtetik beherakoek 6 eurotan eta 3 urtetik beherakoek doan, Irurtzuko Udaleko webgunean edo kultur etxean ikuskizuna baino ordu bat lehenagora arte.

Haize Berriak taldeak duela urtebete baino gehiago sortu zuen proiektua gauzatuko du emanaldi hauekin, Burunda inguruko kondaira batekin Sakanako herri kultura sustatzea helburu duena. Ohiko ildoari jarraituz, ikuspegi berritzaile eta integratzailearekin egin du proiektu hau.

'Mainamikirri' ipuin musikatuaren fitxa artistikoa

Sakanako Haize Berriak Banda

Dantzarima Dantza Konpainia

Musika zuzendaria: David Sanchez Andion

Zuzendaritza artistikoa, antzezlea eta dramaturgia: Eva Azpilikueta Martinez

Konpositorea: Anne Perez de Azpeitia Hamilton

Koreografia: Irantzu Gonzalez Azpiroz

Ipuin herrikoiaren itzulpena eta egokitzapena: Castillo Suarez

Soinu eta argi teknikaria: Jorge Cordon

Ilustrazioa: Joxemari Martinez Morkots

Jatorrizko ekoizpena eta ideia: Haize Berriak Banda

Erlazionatuak

Mainamikirriren unibertsoa zabaltzen

Erkuden Ruiz Barroso urt 09 Arbizu