Alfonso Garziandia Goñi Aralarko santutegiko kapilau berria

Guaixe 2024ko mar. 5a, 11:31
Alfonso Garziandia Goñik Aralarko aingeruaren irudia Mikel Larranbebereren eskutik jaso zuen. @iglesianavarra

Bere anaia Mikelen lekukoa hartu du. 

Francisco Perez Gonzalez artzapezpikuak izendatu ondoren, Alfonso Garziandia Goñi da Aralarko San Migeleko kapilau berria otsailaren 25az geroztik. Igande hartako meza Mikel Larranbebere Pastoral Bikario Nagusiak zuzendu zuen eta Garziandia aldamenean izan zuen. Senideak, lagunak eta Aralarko Deun Mikel Goiaingeruaren Kofradiako kideak egon ziren elizkizunean. Garziandiak ardura berrian bere anaia Mikelen lekukoa hartu du, hura Palentziako gotzain izendatu baitzuten. Garziandia santutegiko arduraz aparte, Sakanako parrokiez arduratuko da Migel Angel Sagaseta Ariztegirekin, Javier Aldabe Arbearekin eta Jose Antonio Apezetxea Escuderorekin apaizekin batera. Guztiak Uharte Arakilgo Zamartzeko espiritualitate zentroan bizi dira, Guadalupe Escudero Guillenekin batera. 

Garziandia 1966ko martxoaren 10ean jaio zen Etxarri Aranatzen. Lau anaietatik hirugarrena da. Mendi gaineko bere aurreneko elizkizunean Garziandiak gogoratu zuen Aralarko santutegira estreinakoz aitarekin joan zela 1979ko lastailaren 28an. Ezin izan zuen erretaula bere osotasunean ikusi, bi egun lehenago lapurtu zutelako. Arkitektura ikasi zuen. 1994ko apirilaren 16an apaiztu zen. Etxarriarra 2006ko lastailetik Iruritan bizi eta Baztanen izan da apaiz. Eta aurretik Lesakan.

Erlazionatuak