Saretzen

Banketxeak Sakanan: laburpen orokorra

Guaixe 2024ko mar. 15a, 11:00

EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen bateraguneak sinatutako lankidetza akordioaren emaitza da Saretzen. Eta elkarlan honen hirugarren emaitza erreportaje hau da. Hego Euskal Herriko banketxeen gaia jorratzen duen albistea.

Eskudirua gero eta gutxiago erabiltzen da, eta ordainketa terminalen (datafonoa) hazkundea izan da urtez urte.

Herriz herri, zein da egoera?

Sakanako herrien %72,41k (29tik 21) ez du banku bulegorik, baina biztanleriaren %13,25 da.

Zenbat kilometro egin behar dute sakandarrek banketxe batera iristeko?

Sakanako herritarrek bataz besteko 2,8 km egin behar dituzte dirua atera ahal izateko. Arakilen aldiz, 4,2 km-koa da mugitu behar diren bataz besteko kilometro kopurua.

Zenbat biztanle dago Sakanan banketxeko?

Desberdintasun handiak daude bailaran.