ALBISTEGIA

Maiatzak 13

Guaixe Irratia 2024ko mai. 13a, 10:39

Maiatzaren 13ko sakanerriko albisteak, kirol kronika eta agenda.

Sakanerria
  • Arakilgo Udalak jakinarazi duenez, aurki langabetuak kontratatzeko deialdia eginen du. Deialdian interesa dutenek eskabideak maiatzaren 13tik 31ra aurkeztu beharko dituzte, udaletxean.
  • Irurtzun aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko familia langilearen lapostua betetzeko lan poltsa osatuko da, hauketa proben gidez eratuko dena.
  • Altsasuko hegoaldeko sarbidea lanengatik itxita egonen da maiatzaren 13tik aurrera.
  • Iturmendiko sanmigelak pasata, hurrengo festak Trinitateko ospakizunak izanen dira.
Kirolak
  • Atletismoan Mikel Astiz Ihabarko korrikalaria David Palomo txapeldunaren atzetik iritsi zen helmugara Iruñeko Maratoi Erdian, eta Adur Senar etxarriarra Top 20an sailkatu zen, hemeretzigarren. Emakumezkoetan Amaia Melero nagusitu zitzaion Maitane ahizpari.
  • Osasuna Magna Xotak Peñiscolan galduta despeditu du denboraldia Osasuna Magna Xotak. Carlos Larraiozek eta Joan Aoizek talde berdean debutatu zuten.
  • Pilotan Jose Javier Zabaletak 10-22 galdu zuen Unai Lasoren kontra final laurdenetako ligaxkako azken partidan eta agur esan dio Buruz burukoari.
  • Iker Gomez txirrindulariak eta selekzioko kideak, Italiako Baron lasterketako gorenean. Nazioen Kopako baliagarria den lasterketan Espainiako selekzioak taldekako erlojupekoa irabazi zuen eta selekzioko Adriá Pericasek irabazi du proba garrantzitsua
  • Futbolean talde etxarriarrak Erregional mailako laugarren multzoko txapelketa irabazi du. Orain Preferentera igotzeko igoera faseari ekingo dio.
Agenda
  • 12:00 Sakanako Pentsiodunen pentsio duinen aldeko elkarretaratzea, Altsasuko udaletxearen aurrean.
  • 19:00 The Palace gaurkotasunezko filmaren emanaldia, Iortia kultur gunean.