MAIATZAK 14

Guaixe Irratia 2024ko mai. 14a, 10:48

Maiatzaren 14ko sakanerriko albisteak eta kirol kronika

Sakanerria

  • Irañetako ur biltegiko iragazte sistemaren obra egiteko ardura hartzen duen enpresak hamabost egun izanen ditu horiek despeditzeko. Lanak bere gain hartu nahi duen enpresak eskaintza maiatzaren 21eko 15:00ak arte aurkez dezake.
  • Altsasuko Udalak udako jardueretarako eta heldu den ikasturteko kirol eta musika eskoletako izen ematea zabaldu du. Horren berri ematen duen liburuxka zabaldu du. Izen ematea hilaren 24 arte egin daiteke, gazteria eta kirol eskoletarako garagarrilaren 7ra arte luzatuko da. Horretarako, 948 012 012 telefonora hots egin edo altsasu.eus webgunean sartu behar da.Eskaintzak, Aisiaz blai, gazteria sailan, kirol zerbitzuan, zelandi kiroldegian eta musika eskola egin dira.
  • Arkangoa kroketa astean finalista izan da. Rafael Arteta Ballarinek epaimahaiaren aurrean prestatuko du kroketa. Maiatzaren 14ko, astearteko 13:00etan jakinen da epaimahaiaren erabakia. Orburu, onddo, perretxiko eta trufaz egindako kroketa prestatu du, oso bexamel finarekin egina.
  • Altsasuko parkeko suhiltzaileek trebakuntza goiza izan zuten maiatzaren 13an, astelehenean. Prestakuntza saio horretan Altsasuko parkeko suhiltzaileek, batetik, plasma zurrustadarekin, sable zerrarekin eta makina erradialarekin mozketak egiten aritu ziren. Bestetik, azpiegitura fotovoltaikoekin ere trebatze ariketak egin zituzten. 

Kirolak

  • Futbol campusa Uharte Arakilen izango da aurten, bi txandatan. Ekainaren 25etik 29ra bitartean 2012, 2013 eta 2014an jaiotako neska mutikoak trebatuko dira, eta uztailaren 1etik 5era 2009an, 2010ean eta 2011n jaiotakoak. 
  • Sakanako Triatloi kanpusak bi asteko iraupena izango du, uztailaren 8tik 19ra.
  • Txirrindularitzan Towers txapeldun Iturmendin, eta Losarcos eta Lasa Nafarroako txapeldunak.Iturmendiko proba Nafarroako Txapelketa zenez, Adrian Losarcos 23 urtez azpiko txapelduna izan zen, eta Ailetz Lasa elite mailako txapelduna. 
  • Pilotan Emakume Master Cup-ek antolatutako IV. Nafarroako Foru Komunitateko Txapelketako bi partida jokatu ziren maiatzaren 11n, larunbat goizean, Altsasuko Burunda pilotalekuan. Elite mailako pilota mistoko bi partida jokatu ziren. Lehen partidan, Arraizari eta Bilyakeri 5-12 irabazi zieten Ibarrolak eta Gamindek, eta bigarrenean Zabaletak eta Galeanok 22 eta 20 hartu zituzten mendean Oskoz eta Mendiburu, partida gogor eta lehiatuan. 
  • Elomendiko Futbol Txapelketan 29. jardunaldia jokatu zen asteburuan. Zaldua Talleres Goñi talde arakildarrak Roka izan zuen aurkari, eta partida bizian 1-4 irabazi zuen Zalduak. Elomendik jarraitzen du lider (71), 2 puntura Salinas duela (69). Zaldua Talleres Goñi laugarren da (52 puntu). Asteburuan 30. eta azken jardunaldia jokatuko da, eta Zalduak 50 punturekin sailkapenean bosgarren den Unzitiren kontra jokatuko du, Larrabiden.
  • Futbolearekin jarraituz Gizonezkoen Preferente Mailako 32. jardunaldian Altsasuk eta Doneztebek parean bukatu zuten partida.Burlades B taldeak jarraitzen du lider (64 puntu), 5 puntutara Ilunberri duela (59 puntu). Altsasu hamahirugarren da (40 puntu). Asteburuan 33. jardunaldia jokatuko da, azken aurrekoa. Maiatzaren 19an, igandearekin, Mendigorrian jokatuko du Altsasuk, sailkapenean hamaikagarren eta arerio zuzena den Mendi taldearen kontra, 18:00etan.
  • Futboleko makumezkoen Preferenteko Kopa asteburuan hasiko da. Altsasuk Tuterako Lourdes izango du arerio. Joaneko partida Dantzalekun jokatuko da, maiatzaren 19an, igandea, 17:00etan. Itzulerakoa Tuteran jokatuko da, astebete beranduago.