MAIATZAK 15

Guaixe Irratia 2024ko mai. 15a, 11:06

Maiatzaren 15ko sakanerriko albisteak eta kirol kronika

Sakanerria

  • Kattukako lanak eman ditu Arbizuko udalak. Eguzki plakak jarriko ditu teilatuan. Lan horiek egiteko udalak Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuaren (IDAE) dirulaguntza jaso du. F. J. Flores Razkin alkateak jakinarazi duenez, "eguzki plakek eraikin berean dauden haur eskola, udal biltegia eta ludoteka elektrizitatez hornituko ditu. Eta soberan geldituko da. Argindar soberakin hori udaletxera eta eskolara bideratu nahi genuke".
  • Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, Danbolintxulon dauden udal igerilekuek maiatzaren 24an zabalduko dituzte ateak, 10:00etatik 20:00etara egonen dira zabalik egunero. Sasoi guztirako txartela eskuratu nahi duenak kanpineko web orriaren bidez eskuratu beharko du, campingetxarri.com webgunean sartuz. 
  • Sakanako Autobian (A-10), Iturmendiko noranzkoan zihoan kamioi batek istripua izan zuen Bakaiku parean atzo eguerdian. Kamioi batek autobideko bi noranzkoak banatzen dituen hesia jo zuen, kabinako ezkerreko gurpila haren gainean geldituz, atoia ez zen irauli. Zorionez ez zen inor zauritu. 

Kirolak

  • Areto Futbolean, Uharte Arakilgo Aralar Mendi taldea Hirugarren mailako Kopako hirugarren multzoko lider sailkatu da. Ekainaren 1ean jokatuko du lauko finala eta Korazonisten Futsal Txapelketan izena ematea, zabalik da. Maiatzaren 31n jokatuko da, eta maiatzaren 26ra arte eman daiteke izena.
  • Pilotan, Irurtzungo Pilota Txapelketa azken txanpara heltzen ari da. Gaur, maiatzaren 15ean, asteazkenarekin, 32. Irurtzungo Pilota Txapelketako lehendabiziko finalerdiak jokatuko dira Bi Aizpe pilotalekuan.

    Finalerdietako partidak: lehen partiduan Murua-Aizpuru / Etxaniz-Apezetxea eta bigarrenean, Olaetxea-Cuairan / Retegi Bi-Bergera

     

Agenda