Cementos Portland Valderrivas enpresak biomasa erregai gisa erabiltzeko baimena eskuratu du. Errausketaren kontra egiteko Sakana Bizirik plataforma sortu dute. Mikel Santamaria da bertako kide.
Albisteak,
Palestinaren aldeko protestak. Lanuzteak deitu zituzten sindikatuek asteazkenerako eta erantzuna handia izan zela ere adierazi dute antolatzaileek. Altsasuko arratsaldeko manifestazioaren ondoren irakurri zena hemen entzungai.
Kirolak,
Txirrindularitzan, Igor Arrietaren UAE Emirates taldeak Guangxiko Tourrean denboraldiko 100. garaipena lortu nahi du. Igor Arrieta uharte arakildarra eta UAE Emirates taldeko kideak Txinan daude egunotan, Guangxiko Tourrean parte hartzen. Taldeak 95 garaipen daramatza 2025 denboraldian, baina egunotan jokatzen ari den Guangxiko Tourrean 100. garaipena lortzeko helburua jarri dio bere buruari. Ea historikoa litzatekeena lortzen duten. Hiru etapa jokatu dira eta Igor Arrieta 92. postuan dago sailkapen orokorrean.
Saskibaloian, CBASK, geldialdiaren ondoren lanera. Aurreko asteburuan seniorrek Zelandin jokatu beharreko partidak atzeratu ziren.Gizonezkoen bigarren maila autonomikoan CBASK-ek eta Aranguren Mutilbasketek asteburuan Zelandin jokatu beharreko partida azaroaren 17ra atzeratzea erabaki zuten. Sailkapenean Larraona Claret da lehena (4 puntu), eta CBASK seigarren dago, partida bat gutxiagorekin (2 puntu). Asteburuan hirugarren jardunaldia dago jokoan. Urriaren 18an, larunbata,…
Albisteak,
Irurtzungo Familiei zuzendutako ikastaroa. Nafarroako Osasun Eskolak "Hazkuntza positiboa: eguneroko jarduna errazteko gakoak" tailerra antolatu du. Osasun Departamentuak Gurasoen Eskola ekimena martxan du. Haren bidez osasun arloko jakintzak zabaltzen dituzte gurasoen artean. Osasun eskola horietako bat hartuko du Irurtzunek. Lau saiotan honako galderei erantzuna emanen diete: nola zaindu dezakegu gure seme-alaben autoestimua? Eta haien autonomia sustatu? Zer da entzute aktiboa? Eta gatazkak elkarrekin konpontzea. Saioak gaztelaniaz izanen dira.Tailerra 3 eta 12 urte arteko seme-alabak dituzten familiei zuzendutako prestakuntza da. Ikastaroa Atakondoa eskola publikoan izanen da lastailaren 23an eta 30an (astearteak) eta azaroaren 6an eta 13an (astelehenak), 17:00etatik 19:00etara. Izena emateko bi modu daude. Batetik, 848 423 450 telefono zenbakira hots egitea eta, bestetik, forms.gle/rkzUPtd45MJvUZ galdetegia osatzea.
Euskarara hurbiltzeko ikastaroa izanen da Lakuntzan. Berrogeita hamar ordu iraunen du.Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eta Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak jakinarazi dutenez, Lakuntzan euskarara hurbiltzeko ikastaroa antolatu du. Lastailaren 22an hasi eta otsailaren 11ra arte…
Albisteak,
Txistorraren berora. Arbizuk hamanosgarrenez Txistor Eguna hartu zuen. Erlainoa jaso ondoren, eguzki ederrak gozatu zuen Arbizu. Txistor Egunak makina bat jende erakarri zuen. Kale Nagusian artisau eta ekoizle azoka izan zen. Jende artean aurrera eta atzera ibili ziren Nafarroako hainbat txokotatik etorritako trikitilariak. Erraldoien kalejira ere izan zen. Bitartean plazan txistorra pintxoak eta pintxoak egin zituzten. Pintxo lehiaketa XXXXX irabazi zuen. Arratsaldean, berriz, Nafarroako Trikitixa Eskolen VIII. Jaialdia izan zen. Xaiborren disko festak eta aateak despeditu zuten ospakizuna.
Euskal Herriko erdigunean hitzordua. Makina bat jendek bat egin zuen mendi martxan. Hainbat erakundek deituta, Euskal Herriko erdigunera martxa egin zen. Andia mendian egindako ekitaldian Gure Eskuko kide batek hartu zuen hitza, entzungai.
Gasteizen atxilotutakoen artean altsasuar bat dago. Talde ultraeskuindar baten ekitaldia salatzeko elkarretaratze antifaxista egin zen. Istiluak sortu eta Ertzainak 19 pertsona atxilotu zituen. Eskuin muturreko Falange Espainola taldeak Gasteizko Probintzia plaza aukeratu zuen Hispanitatearen Eguneko ekitaldi nagusia egiteko. Hori jakinik,…
Albisteak,
Nafarroako Marka "herri proiektu" gisa aldarrikatu dute. Iortia kultur gunean egindako aurkezpenean identitate "kolektibo plural, lehiakor, berritzaile, berdintasunezko eta arlo sozialarekiko konprometitua" aurkeztu dute. Lehendakariordeak Sakanak duen balioa nabarmendu zuen.Foru gobernuak Nafarroa Marka herrialdean aurkezteko bira Altsasun hasi zuen asteazkenean, lastailak 8. Ekitaldian izan ziren Felix Taberna Monzon lehen lehendakariordeak eta Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilaria, Unai Hualde Iglesias Nafarroako Parlamentuko presidentea, Carmen Maeztu Villafranca Gizarte Eskubide, Gizarte Ekonomia eta Enpleguko kontseilaria, Nafarroako Markako Mahaiko Parlamentuko kideak, Javier Ollo Martinez Altsasuko alkatea eta ibarreko beste alkate, zinegotzi eta gizarte, ekonomia eta kultura eragileak.Julian Iantzi komunikatzaileak dinamizatu zuen ekitaldia, eta aurkezpen mahai baten inguruan bildu ziren: Jose Felix Beregaña, Sakanako Enpresarien Elkartekoa; Maria Eugenia Garcia, Altsasuko Dendarien Elkartea; Joseba Arregi, Josefina Arregi klinikaren fundazioaren patronatuko presidentea eta Itziar Nazabal artista multidiziplinarra. Ekitaldia publikoari irekia izan zen eta Hostoak eta Pi musika taldeak girotu zuen. Tabernak esanak. Tabernak Nafarroako Marka proiektua aldarrikatu…
Albisteak,
Irurtzun, Lakuntza , Etxarri Aranatz, Altsasu eta Olatzagutiako Udal musika eskolendako dirulaguntza zehaztuta. Ibarreko bost udalek jasoko dute foru administrazioaren ekarpena. Nafarroako Gobernuak herrialdeko udal musika eskolen artean 3,4 milioi euroko diru poltsa nola banatu zehaztu du. Gobernuak musika ikasketen kostuaren %33 laguntzen du. Zehaztutako laguntza udalek bi epetan jasoko dute. Ebatzitakoaren arabera, Irurtzungo Udalak 43.199,93 euro jasoko ditu, Lakuntzakoak 13.571,26 euro, Etxarri Aranazko Udalak 34.260,14 euro, Altsasukoak 57.055,90 euro eta Olatzagutikoak 6.956,69 euro. Bost udalek guztira 155.043,92 euroko finantzazioa jasoko dute beraien herrietan musika ikasketak bermatzeko. Bost udalek beraien aurrekontuetatik, guztira, 443.292,35 euro bideratu zituzten musika eskoletara 2024an.
Etxarri Aranazko Udalak hirigintza planean aldaketak egin ditu. Udal Planaren determinazio xehatuak aldatzeko Hiri Jarduketako Plan Berezia indarrean da.Etxarri Aranazko hirigintza plana 2004ko irailaren 1ean onartu zen behin betiko. Ondoren, 2014an eta 2018an aldaketa bana egin zituen udalak. Onartu den aldaketarekin Etxarri Aranazko Udalak hiru helburu lortu nahi ditu. Aurrena,…
Albisteak,
Gobernuak Nafarroa Marka aurkeztuko du. Publikoari irekia den ekitaldia da. Sakanako politika, enpresa eta gizarte arloko ordezkariak gonbidatu dituzte ekitaldira. Foru administrazioak Nafarroako Markaren aurkezpena eginen du Altsasun. Nafarroa Marka Foru Komunitateko lurralde marka da, eta bere sorrera helburua Nafarroa Europako eskualde iraunkor, berritzaile eta berdintasunezko gisa sendotzea da. "Gauzak egiteko dugun modua" leloa du. Lau ardatz estrategiko ditu: talentua, enpresa eta berrikuntza; turismoa, aberastasuna eta aniztasuna; lurralde identitatea eta bizi-kalitatea.Publikoari irekia den aurkezpena Julian Iantzik gidatuko du, eta Hostoak eta Pi musika taldeak girotuko du. Ekitaldiari hasiera Felix Taberna Monzon lehen lehendakariorde eta Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza eta Berdintasun kontseilariak emango dio hasiera. Javier Ollo Martinez alkateak ere hartuko du hitza. Ekitaldian parte hartuko dute, besteak beste, Pedro Latorrek Sakanako Enpresarien Elkartearen izenean, Maria Eugenia Garciak Altsasuko Merkatarien Elkartearen izenean, Joseba Arreguik Josefina Arregui Fundazioaren Patronatuaren lehendakari gisa, eta Itziar Nazabal artistak. Akaberan auzatea izanen da eta Nafarroa Markaren kamixeta…
Albisteak,
Urritzolako Kontzejuak baso aprobetxamendua saldu du. Pinuz osatutako epaitza da.Urritzolako Kontzejuak El Pirenal parajean dagoen baso aprobetxamendua saldu du. Harengatik 49.075,78 euro (BEZik gabe) eskatzen zituen kontzejuak eta Maderas Jose Saiz SM enpresak 62.024,43 euro ordaindu ditu harengatik, hasierako prezioa baino 12.948,65 euro gehiago. Epaitza larizio pinuz eta pinu gorriz osatuta dago eta 1.145 m3 zur eta 818,2 m3 egur egiten ditu.
Uharte Arakilen hasi dira ur kontagailu berriak jartzen. Sarea monitorizatu eta kontrolatu ahal izateko udalak hartuko duen neurrietako bat da.Etxeetan dauden 562 ur kontagailuak kendu eta urrutitik irakur daitezkeen batzuekin ordezkatzeko lanak lastailaren 2an, ostegunean, hasi ziren. Ciaqua gestion del agua SM enpresako langileak ari dira lan hori egiten. Enpresa beraren ardura izanen dira ere honako egitekoak: Amurgingo ur hornidurarako punpak berritu; ur sarea lau sektoretan banatuko du eta ur hornidura egoki kudeatu ezik eta ur kontsumoaren optimizaziorako urrutiko kudeaketa sistema ere jarriko du. Lau hilabete…
Albisteak,
Feria asteburua Etxarri Aranatzen. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere, jendea elkartu zen.Herriko aziendaren erakusketa hartu zuen plazak larunbat arratsaldea, hilak 4. Behi, txerri, behor, asto, ardi, asto eta abarren artean begira makina bat jende izan zen. Elkarrizketa animatuak izan ziren. Gautzearekin batera euritara jo zuen eguraldiak eta hala iraun zuen igande eguerdira arte. Auzatea udaletxeko estalopean egin zen. Bakailaoak arrakasta izan zuen. Dantzaldia estalpe azpian izan zen. Korrikalariak abiatu ondoren, udaletxeko estalopean tripekiak eskaini ziren auzatean. Sakanako Gazta Txapelketaren 21. ediziora latxa ardiaren esnez egindako bost gazta aurkeztu ziren. Sustrai gaztandegi ubertearrak eskuratu zuen. Podiuma Dorraoko Utxama gaztandegiak eta Arruazuko Albik osatu zuten. Idiazabal jatorri izendapeneko dastaketa batzordeko Joserra Agirianoren laguntzaz David Rivera, Amaia Erdozia, Jurgi Yordanov eta Leire Etxeberriak egin zuten epaile lana eta beraiek izan ziren 100, 75 eta 50 euroko sariak nori zegozkion erabaki zutenak. Lanak eginda gazta dastatzeko aukera izan zuten etxarriarrek. Goizean zehar artisau…
Sakana Group kooperatibak 50 urte bete ditu. Julen Razkin Flores lehendakari ordeak enpresak zein martxa duen azaldu du.
Albisteak,
Sakanako Mankomunitateko bi lanpostu beteta.Oposizio lehiaketa murriztuaren bidez bete dira.Kalifikazio epaimahaien erabakiak jasota, Sakanako Mankomunitateak jakinarazi du bi lanpostu bete dituela. Alde batetik, Estibaliz Salinas Burillok administrari-ofizialaren lanpostua beteko du. Eta, bestetik, Begoña Zestau Baraibarrek gizarte-hezitzailearen lanpostua beteko du Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuan.
Irurtzungo Udalak ez du zorrik. Azken zorraren ordainketa aurreratu egin du. Irurtzungo Udalak berak erabiltzen duen bajeraren leasinga amortizatzea erabaki zuen irailaren 3ko bilkuran. Horretarako, diruzaintzako gerakina erabiliz, 13.000 euroko aurrekontu aldaketa egitea onartu zuen. Horren ondorioz, udalak aurten guztira leasingagatik 23.000 euro ordainduko ditu eta ez du kontzeptu horregatik ezer gehiago ordainduko. Erabaki horren ondorioz, Irurtzungo Udalak ez du zorrik, eta etorkizunean egin nahiko lituzkeen proiektuak egiteko zorpetzeko aukera luke. Bestalde, bilkura berean, udalak erabaki zuen Ardantzeta eta Artadia kaleak lotzen dituen eskailera berritzea. Horretarako 10.000 euro bideratuko ditu. Diruzaintzako gerakinetik aterako du dirua.
Ikasle Abertzaleak-ek grebara deitu ditu ikasleak. Israeli boikot egitera deitzeko eta Palestinari elkartasuna…
Albisteak,
Irurtzungo Udalak aparkalekuetarako lanak eman nahi ditu. Zinema zegoen tokian aparkalekua eginen du eta gaztetxokoaren ondoan dagoena egokitu. Irurtzungo Udalak autoak aparkatzeko tokiak egokitzeko bi lan eman nahi ditu. Lanek, guztira, 289.563,06 euroko (BEZ barne) aurrekontua dute. Lanak bi lotetan banatu ditu udalak. Alde batetik, zinema hartu zuen tokia aparkaleku bihurtzeko 147.622,61 euro bideratu ditu. Eta, bestetik, 141.940,45 euro daude gaztetxoko ondoko aparkalekua egokitu eta haren irisgarritasuna hobetzeko. Kontratua eskuratzeko eskaintzak lastailaren 20ko 23:59ra arte aurkez daitezke. Esleipena eskuratzen duen enpresak hiru hilabete izanen ditu lanak egiteko. Aparkaleku berriaz. Zinema zaharra zegoen tokiak 665,79 m2-ko azalera du. Mendebaldean San Migel kalea du, ekialdean Gernika parkea eta aldeetara etxebizitza eraikinak. Irurtzungo Udalak han aparkalekua egin nahi du, inguruan dauden aparkatzeko arazoak txikitzeko. Ibilgailuendako sarbidea Artadia eta San Migel kaleen izkinan izanen da. Artadia kaleko etxebizitzei paraleloa den bide bat eginen da eta haren aldeetara autoek aparkatzeko plazak eginen dira.…