Agenda
- Mendi lasterketen inguruko mahai ingurua, Etxarri Aranatzen, maiatzaren 16an, osteguna, 19:30ean, Hartzabal elkartean: Mendi lasterketak bizitza propioa hartu duen munstroa. Nora goaz? Uxoa Irigoien mendi korrikalaria eta Triku Traileko irabazleak, Jokin Lizeaga mendi korrikalariak eta Gotzon Idirin Etiketa berdea ekimenaren ordezkariak parte hartuko dute, Aritz Ganboak gidatutako solasaldian.
Sakanerria
- Izurdiagako saihesbidetik AP-15 autopistara, Iruñeko noranzkoan irteera bat eraikiko du Nafarroako Gobernuak. Errei berri hori egiteko lanak hasi aurretik, proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei jakinarazpena bidali die gobernuak. Orain lanak egiteko okupatu aurreko aktak egiteko, bai eta, egokia bada, okupatzekoak ere hitzordua jarri die: Arakilgo udaletxean garagartzaroaren 10ean eta 11n.
- Altsasuko Udalak herrian gizarte eta kultur jardueren antolaketa sustatzeko helburuz, dirulaguntza deialdia onartu du. Deialdiak 5.160 euroko poltsa du. Laguntza deialdian interesa duen erakundeak bere eskabidea betea eta udalak eskatzen duen dokumentazioa maiatzaren 29rako aurkeztu beharko du. Deialdiari buruzko informazio guztia altsasu.eus webgunean dago.
Kirolak
- Futbolean, Gorritxoek igoera faseko play-offetako finaleko itzulerako partida Bartzelonan jokatuko dute, Espanyolen kontra. Joanekoan 1-0 irabazi zuten Sadarren, eta Emakumezkoen Ligara (Liga F) “dena” emango dutela berretsi dute.Osasuna talde nagusiak maiatzaren 15ean hartu zuen Bartzelonako bidea. Maitane Vilariño jokalari olaztiarra da jokalarietako bat.
- Pilotan, Bizkaia Torneoa setetan jokatuko da. Joanes Bakaikoak, Joseba Ezkurdiak, Jose Jabier Zabaletak eta Julen Martijak hartuko dute parte formatu berriarekin jokatuko den torneoan.
- Pilotan, Olaetxea eta Cuairan, Irurtzun Pilota Txapelketako finaletara. Finalerdi oso borrokatuan, Irurtzungo bikoteak bere taldekide Retegi Bi eta Bergera finaletik kanpo utzi zituen. Bigarren mailako finalerdiak maiatzaren 17an jokatuko dira.