Maiatzaren 17ko albisteak eta kirolak
Sakanerria
- Irañetan, inbertsioak egingo dituzte ur biltegian eta udaletxe zaharrean.
- Errozko kontzejuak alokairurako bi etxebizitza eginen ditu.
- Bizi festa, Sakanako Mankomunitateak Irañetan ospatuko du.
- Arruazuko Udalak ostatuaren kudeaketa eman berri du.
- Etxarri Aranazko plazako jolas parkea berritzen.
Kiroletan
- Futbolean, Espanyolek mendean hartu du Osasuna, eta seigarren aldiz jarraian lehen mailara igotzeko atarian geratu da talde gorritxoa. Seigarren aldiz jarrian igoera fasean erori da Osasuna, baina altxatu, eta datorren denboraldian beste behin saiatu, ez dago besterik. Taldea jota geratu da, baina dena eman duenari ezin zaio ezer leporatu, bukaerara arte zutik eutsi duelako. Ekinaren ekinez, noizbait iritsiko da.
- Saskibaloian, Udako saskibaloi campusa antolatu du CBASK-ek. Uztailaren 29tik abuztuaren 2ra izango da, eta izena ematea zabalik dago.