ALBISTEGIA MAIATZAK 20

Guaixe Irratia 2024ko mai. 20a, 11:10

Maiatzaren 18ko albisteak eta kirolak

Sakanerria

  • Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, UEMAk, Zubiak eraikiz, auzolanean lemapean elkartu zituen bere kideak Lesakan larunbatean, Udalerri Euskaldunen Egunean. Festa eta aldarrikapena uztartu zituen egunean udalerri euskaldunen ekarpena aitortu zen. Lehendik zeuden Arruazu, Arbizu eta Etxarri Aranatzi Lakuntza eta Bakaiku batu zaizkie.
  • Arbizun,  Udalak jakinarazi duenez, herriko basotik etxerako surako egurra nahi duenak eskatzeko epea zabalik du. Egur aprobetxamendua eskuratzen interesa duenak 948 460 017 telefono zenbakira hots egin beharra du. Lote bakoitzak 35 euro balio ditu.
  • Bizikleta bidea eraikitzeko Etxarri Aranatzen desjabetzak eginen dira.Zerbitzu publiko hori egiteko hura pasatzen den lurren jabetza eskuratu beharra du Mank-ek. Horregatik, Etxarri Aranazko Udalak bizikleta ibilbidea eraikitzeko erabili behar diren lurren desjabetzeko espedienteari hasiera eman dio, eta espedientean jendaurrean jarri du.

Kirolak

Txirrindularitzan,

  • Nafarroako Klasikoa, Iker Gomezendako. Txirrindulari altsasuarrak erakustaldi ederra eman zuen Lizarran, denboraldiko seigarren garaipena lortuaz.
  • Aimar Tadeo, Espainiako Kopako lidergoa defendatzen. Tamalez, txirrindulari lakuntzarraren Finisher taldeko Haimar Etxeberriak ezin izan zuen Kopa lortu, baina talde nafarrak dena eman zuen bere lidergoa eusteko.
  • Amateur tropelak, prakak bete lan Euskal Herrian. Asteburuan Loinaz Proba eta Ataun San Martin Saria jokatu ziren eta sakandarrek  jardunaldi bikoitza izan zuten.

Futbolean,

  • Etxarrik eta Beriainek berdinketarekin ekin diote igoera faseari. Erregional mailako igoera faseko lehen kanporaketako joaneko partidan ez da ezer erabaki.Berdinketarekin, bizi-bizi daude bi taldeak. Itzulerako partida maiatzaren 25ean, larunbatarekin, 17:00etan jokatuko da, Beriainen.

Pilotan,

  • Irurtzungo Pilota Txapelketako bigarren mailako finalistak, erabakita. Irurtzun klubak maiatzaren 25ean jokatuko diren bi finaletan ordezkaritza izango du.Gauzak horrela, maiatzaren 25ean Trinitateko festetan jokatuko diren Irurtzungo Pilota Txapelketako final handian ondoko partidak jokatuko dira: Bigarren mailako finala: Bustince-Salcedo (Irurtzun) / Otxoa-Erle (Lapke) eta lehen mailako finala: Murua-Aizpuru (Soraluze-Aurrera Tolosa) / Olaetxea-Cuairan (Irurtzun).