ALBISTEGIA MAIATZAK 21

Guaixe Irratia 2024ko mai. 21a, 11:54

Maiatzaren 21eko albisteak eta kirolak

Sakanerrian

  • Uharte Arakilgo Udalak Ardanzarreta, Irestu, Arzeleta, Berastegi eta Auzasoro dermioetan dauden larreen erabilera eman nahi du eta, horretarako, baldintza tekniko-administratiboen agiria onetsi du.Eskabidea
  • Lakuntzako Udalak igerilekuko taberna zerbitzua kontratatzeko baldintzen plegua onartu du. Eskabideak aurkezteko epea garagarrilaren 3an despedituko da. Ostalaritza establezimenduaren kudeaketa hartzen duenak, taberna kudeatzeaz aparte, eguneko sarreren salmenta kudeatu beharko du, baita instalaziotarako sarbidearen kontrola bere gain hartu ere.
  • Sakana Lanbide Heziketa institutuan ikasketa dualaren inguruko jardunaldia ostiralean. Sistema berria ezarri du Hezkuntza Departamentuak eta horren berri eman zuen Carlos Gimeno Gurpegi Hezkuntza kontseilariak, Carlos Fernandez Valdivieso Nafarroako Enpresen Konfederazioko (CEN) kideak eta Jose Julian Garziandia Pellejero Sakanako Enpresen Elkarteko (SEE) presidenteak. Gimenok ikastetxeari eta ibarreko enpresei hezkuntza dualak Sakanan duen presentziagatik zoriondu zituen. 

Kiroletan,

Disko jaurtiketan,

  • June Kintana Jaengo Meetingean. Disko jaurtitzaile bakaikuarra Europako atleta indartsuekin lehiatu zen, eta seigarren sailkatu zen. Maiatzaren 22an, asteazkena, Castellonen, June Kintanak Jose Antonio Cansino Oroimenezko Meetingean parte hartuko du, eta maiatzaren 25ean, Ohorezko Mailako ligako finalean lehiatuko da, Castellonen. 

Pilotan,

  • IV. Nafarroako Foru Komunitateko Txapelketak partida ederra ekarri zuen Bakaikura. Amaia Aldai txapeldun handiak atzelari gisa jokatu zuen. Bakaikuko partida bizi eta lehiatuan parez pare ibili ziren bi bikoteak, baina, azkenean, Zabaletak eta Galeanok 22-15 hartu zituzten mendean Etxegarai eta Aldai. Giro polita egon zen Iturrarten, eta pilotazaleek ikuskizun ederraz gozatu zuten. 

Futbolean,

  • Mendigorrian zaplazteko galanta jaso zuen Altsasuk. Gizonezkoen Preferente mailako azken aurreko jardunaldian talde altsasuarrak ez zuen punturik bildu eta sailkapeneko gune gorrian sartu da. Maiatzaren 25ean, larunbata, 18:00etan, sailkapenean hamazazpigarren den Iruntxiki taldea hartuko du Dantzalekun. Zaleen laguntzarekin, irabaztera behartuta dago Altsasu, arriskutik kanpo ateratzeko. 
  • Altsasuk berdinketarekin hasi du Kopako abentura. Emakumezkoen Preferente mailako Kopako lehen kanporaketan talde gorritxoak Lourdes du arerio. Itzulerako partida maiatzaren 26an jokatuko dute Altsasuk eta Lourdesek, 11:00etan, Tuterako Clara Campoamor zelaian.