Atletismoa

Milakolorek Aitzkibil girotu zuen

Guaixe 2024ko mai. 21a, 12:40

Aitzkibil elkartasun lasterketa igande goizez jokatu zen lehenengo aldiz

Aurten Iturmendin hasi eta despeditzen zen lasterketak Milakolore elkartea lagundu zuen eta elkarteko kideek eman zioten hasiera proba nagusiari. Aurretik kategoria txikien lasterketak jokatu ziren. Auzate ederra eskaini zuen antolakuntzak, Aitzkozar, Bakarrekoetxea eta Tintiniturri elkarteek.