MAIATZAK 22

Guaixe Irratia 2024ko mai. 22a, 10:45

Maiatzaren 22ko albisteak, agenda eta kirolak

Agendan,

  • 'Feminismoa irakurgai' programa jarri du martxan Altsasuko Udalak. Iratxe Retolazaren Natalia Ginzburg idazlearen Gure etxeko kontuak liburua. Iortia Kultur Gunean, 18:00etan.

Sakanerrian,

  • Uharte Arakilgo Udalak igerilekuan egin beharreko lanak emateko deialdia egin du. Garagarrilaren 3ko 14:00ak arte aurkez ditzakete proposamenak enpresek. Lana eskuratzen duen enpresak lanak egiteko hiru hilabete. Lanak uda ondoren hasiko dira. 
  • Uda sasoian Lakuntzako Udalak igerilekuak zabalduko ditu. Eta, horretarako, sorosleak eta garbitzaileak kontratatuko ditu. Lanpostu horietan interesa dutenek Nafar Lansarek Altsasun duen enplegu bulegoan aurkeztu beharko du eskabidea garagartzaroaren 3a baino lehen. Zalantzak argitzeko 948 562 754 telefono zenbakira hots egin daiteke.
  • Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak 239 esku hartze egin ditu neguko baso suteak prebenitzeko eta itzaltzeko kanpainan, ilbeltzetik apirilera bitartean. Altsasuko suhiltzaileen parkeko langileek zortzi baso sute itzaltzen esku hartu dute.

Kiroletan,

  • Lehen mailako Osasuna Magna Xota taldeak denboraldia despeditu du eta maiatzaren 21ean denboraldi bukaerako bazkaria egin zuen Irurtzungo Plazaola hotelean. Taldeko jokalariez gain, zuzendaritzako kideak, Tatono Arregi buru, Miguel Hernandez entrenatzailea eta staffeko kideak bildu ziren bazkarian. Taldeak oporrak hartuko ditu. Hemendik aurrera jokalarien dantza hasiko da. Leo Cafék ez du taldean jarraituko, ezta Linharesek ere. “Xota familia bilakatu da. Beti eramango dut bihotzean” esan zuen lau denboraldi talde berdean jokatu duen Linhares brasildarrak. Juninhok, aldiz, 2026 urtera arte berritu du. Eloy de Pablosek ere kamiseta berdea janzten jarraituko du, utzita, Osasuna Magna Xotak, Inter Movistarrek eta jokalariak hala adostuta. 
  • Aralar Mendi kopako play-offetara, partida guztiak irabazita. Kopako seigarren jardunaldian atseden hartzea dagokio talde sakandarrari, baina Kopako play-offetarako sailkatuta dago, 12 puntu baititu, jokatu dituen lau partidak irabazi eta gero. Beraz, partidarik galdu gabe iritsiko da ekainaren 1ean Kopa erabakitzeko jokatuko diren play-offetara.