MAIATZAK 23

Guaixe Irratia 2024ko mai. 23a, 12:03

Gaurko albisteak eta kirolak

Sakanerrian,

  • Irurtzungo Udala igerilekuetako ur sorosle lana egiteko hiru pertsona kontratatu nahi ditu. Deialdian interesa duenak eskabidearekin batera, sorosle titulua, desfibriladorearen erabilera ikastaroa egin izanaren egiaztagiria, nortasun agiriaren fotokopia eta euskarazko B2 titulua aurkeztu beharko ditu. Hori guztia maiatzaren 27rako egin beharko dute interesa dutenek. Kontratua garagartzaroaren 14tik irailaren 15era izanen da. Lanean hiru txandatara arituko dira: goizez, arratsaldez eta zatituta. Gainera, hiru egun jarri arituko dira eta laugarrenean jai hartuko dute. Deialdiari buruzko informazio guztia irurtzun.eus webgunean dago.
  • Udal igerilekuetan mantentze lanetan aritzeko lau pertsona kontratatu nahi dituela jakinarazi du Irurtzungo Udalak. Lanean hiru txandatara arituko dira: goizez, arratsaldez eta zatituta. Gainera, hiru egun jarri arituko dira eta laugarrenean jai hartuko dute. Jarritako baldintza da euskarazko ahozko B2 maila izatea. Lanean interesa duenak eskabidearekin batera, nortasun agiriaren fotokopia eta euskara jakintza ziurtagiria. Kontratua garagartzaroaren 10etik irailaren 15era izanen da. Deialdiari buruzko informazio guztia irurtzun.eus webgunean dago. 
  • Bi autobietan konponketa lanak eginen dituzte. Iparraldeko (A-1) eta Sakanako (A-10) autobietan bina zatitan zorua berrituko dute. Iparraldeko Autobian (A-1) Etzegarateko noranzkoan 399,60 eta 402,73 kilometro puntuen artean, hau da, Altsasuko Murgilgo tuneletik Erkuden ermita ondoko autobia irteeraraino. Eta Arabako noranzkoan, 391,700 eta 395,100 kilometro-puntuen artean, Olatzagutiko mendebaldeko irteeratik mugaraino. Sakanako Autobian (A-10), berriz, 28 eta 29 kilometro-puntuen artean, Arabako noranzkoan, Urdiain eta Altsasu artean eta Bakaikuko noranzkoan, 27 eta 28 kilometro-puntuen artean, Iturmendi eta Urdiain artean.
  • Udaberriarekin batera Urbasa-Andiako natur parkeko larreak ibarretatik igotzen den azienda hartzen dute. Natur parkeko baso kudeaketako arduradunek pagadietan hainbat lan egin dituzte, berez heldu den pago landare gazteenak babesteko eta horrela basoa berez birsor dadin. Horretarako, hainbat tokitan itxiturak egin edo zeudenen mantentze lanak egin dituzte. 

Kiroletan,

  • Despeditu da Elomendiko Futbol Txapelketa. Maiatzaren 18an azkeneko jardunaldia jokatu zen, 30. jardunaldia. Zaldua Talleres Goñik eta Unzitik laugarren postua zuten jokoan, eta talde arakildarrak ez zuen huts egin. 7-1 irabazi zioten Unzitiri goitik behera kontrolatu zuten partidan. Liga bukatuta, koparen txanda da. Paris 365 taldea izango du lehen aurkari Zalduak, asteburuan Larrabiden jokatuko den partidan.