JAVI TRAPERO

"Etxean ditugun gauzak publiko egitea kosta egiten zaigu baina hau aukera ona da"

Eneida Carreño Mundiñano 2024ko mai. 27a, 12:00

Ganbarazelai bigarren eskuko azoka, Proiektuak Elkarteak antolatu zuen maiatzaren 26an.

Javi Traperok, antolatzaileetako batek balorazio positiboa egin du antolatu duten lehen edizioaz. Hurrengo azoka ekainaren 23an antolatuko dute eta sankandarrak animatu nahi dituzte hurrengo edizioan parte har dezaten dauden modu ezberdinak probestuz.