Agendan,
- Altsasun irakurkide txakurrekin tallerra, Biak baten egoitzan 16:00etan. Anfas elkarteko kideendako.
- Olatzagutian, liburutegian 19:00etan "Literatura como compromiso social" hitzaldia.
- Altsasu institutoan, 11.30etan, lakuntzako herri eskolaren antzezlana
Sakanerrian,
- Irurtzungo Udalak liburutegia eta gazte txokoa hartzen dituen eraikinak margotu egin ditu. Mantentze lan horiek egitera 7.200 euro bideratu ditu Irurtzungo Udalak.
- Lakuntzako Udalak Udan Euskaraz kanpamendua antolatu du hiru urtetik gorako haurrei zuzenduta. Garagarrilaren 24tik garilaren 26ra izanen da, 09:30etik 13:30era. Familia bateko haur batek izena emateagatik 90 euroko matrikula ordaindu behar da. Familiako bigarren kidearen kasuan 45 euro balio du eta hirugarrenaren kasuan 13euro. Hori guztiak herrian erroldatuta badaude. Erroldatuta ez daudenen matrikula 130 eurokoa da.
- Altsasuko kirol klubek eta elkarteek aurten beren kirol jarduerak eta ekitaldiak bultza ditzaten, Altsasuko Udalak haiei zuzendutako dirulaguntza deialdia egin du. 28.272 euro banatuko ditu eskaera egiten dutenen artean. Deialdiaren berri altsasu.eus webgunean dago. Eskaerak aurkezteko epea garagarrilaren 24an despedituko da. Eskabideak eta dokumentazioa Altsasuko Udalaren erregistro elektronikoan aurkeztuko dira, egoitza elektronikoaren bidez, aipatu web orrian dagoena.
Kiroletan,
-
Txirrindularitzan, ekainaren 5etik 8ra jokatuko da Volta Castelló. Bertan afizionatuen mailako talde onenak lehiatuko dira, hemezortzi talde guztira. Lau etapa gogor dituzte aurretik, tartean desnibel handiko bi etapa. Ekainaren 4an taldeen aurkezpena egin zuten, Juan Mari Guajardo speakerraren esanetara.
Finisher Kern Pharma taldean Aimar Tadeo Arkauz lakuntzarrak parte hartuko du. Helburua Nil Gimeno liderra laguntzea da, hark garaipenagatik borroka dezan. Nafarroako Itzulian podiuma egin zuen, eta Volta Castellón maila onean egongo dela aurreikusten da.
Rural Kutxa-Alea talde sakandarrak aurkeztu duen seikotean ez dago sakandarrik.