Agendan,
- Etxarri Aranatzen, Indusen ibaibideak erakusketaren mustutzea eta bisita gidatua 18:00etan eta Lakuntzan San Saastin Musika Eskolako ikasleen ikasturte bukareako kontzertua. kultur etxean 18:00etan.
Sakanerrian,
- Irurtzungo festen hasierako etxajua garilaren 17an zeinek piztuko du: emakumezkoen taldeak edo parte hartze aurrekontuen taldeak? Bi hautagaitza horietako baten alde egiteko aukera dute irurtzundarrek martxan den herri galdeketan. Herrian erroldatuta eta 16 urtetik gora duten irurtzundar guztiek dute botoa emateko aukera. Horretarako, udalaren telefono mugikorretarako Irurtzun aplikazioa edo irurtzun.eus web orria erabili dezakete botoa telematikoki eman nahi dutenez. Aurrez aurre botoa emateko udaletxetik pasa beharko da. Botoa emateko nortasun agiriko zenbakia eta aurreneko abizena behar dira.
- Udalbiltzak ezohiko Kontseilu Nagusia Iturmendi elkartu zen maiatzaren 7an, ostiralarekin. Aho batez hartutako erabakien artean hainbat udal bere baitan onartzea izan zen. Horietako bat da Iturmendi. Gaur egun Udalbiltzako kide dira Sakanako honako udalak: Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Ergoiena, Etxarri Aranatz, Bakaiku, Iturmendi, Urdiain, Olatzagutia eta Ziordia. Hamar guztira.
- Olaztiarren artean bada ohitura udako solstizioa ospatzeko. Garagarrilaren 23ko arratsalde edo iluntze aldera herriaren hainbat txokotan su txikiak piztuko dituzte. Olatzagutiko Udalak ere horretara animatu ditu herritarrak. Horrekin batera, udalak olaztiarrei eskatu die sua egin behar duten kaleko zorua babesteko. Horretarako materiala, harea, banatuko die udalak hala eskatzen duten herritarrei. Lurra babesteko materiala eskatzeko epea hilaren 17ra arte dago.
Kiroletan,
- BTTan, bikerren gozamen handia Altsasu BTT Zeharkaldian. 525 mendi txirrindularik hartu zuten parte Barranka Txirrindulari Taldeak antolatutako proba ez lehiakorrean. Bezperako ekaitzak bukatuta, zerua grisa eta fresko zegoela baina ateri abiatu zen 27. Altsasu BTT Zeharkaldia, Barranka Txirrindulari Taldeak mimo handiz prestatu zuen mendi txirrindularitza proba ez lehiakorra. Guztira 525 biker abiatu ziren Iortia plazatik, Sakanako paraje ederrez gozatzeko prest. Ibilbidearen eremu batzuetan nahikoa lohia zegoen, baina ez zen aparteko arazorik izan eta goiz bikainaz gozatzeko aukera izan zuten bikerrek.
- Mendi lasterketetan, Olatz Azazeta, Mitxarroko podiumean. Mendi korrikalari altsasuarra 27,5 km-ko Araiako lasterketa ezaguneko txapeldunordea izan zen.
- Txirrindularitzan, Nahia Imaz, Nafarroako txapelduna. Maria Garauk irabazitako Lizarrako Udala Emakumeen VI. Sarian lehen nafarra izan zen.
- Areto Futbolean, Osasuna Magna Xotak lagunarteko zortzi partida jokatuko ditu aurre denboraldian. Talde irurtzundarraren aurre denboraldia abuztuaren 26an hasiko da. Osasuna Magna Xotak lagunarteko zortzi partida jokatuko ditu maila gorenean bere 27. denboraldia izango dena prestatzeko. Lehen lagunartekoa abuztuaren 31n jokatuko du Iruñean, Anaitasuna Futsal taldearekin, eta irailaren 7an Guardo FS izango du aurkari, Guardon. Irailaren 13an edo 14an Xotak Wanapix Sala 10 Zaragoza taldea hartuko du Iruñean, eta bi taldeek itzulerako partida irailaren 25ean jokatuko dute Zaragozan. Irailaren 27an Movistar Interren kontra lehiatuko dira Torrejon de Ardozen, eta urriaren 5ean Industrias Santa Coloma hartuko dute Anaitasunan. Bestalde, oraindik ez dira zehaztu Nafarroako Kopako datak.
- Saskibaloian, Altsasuko CBASK saskibaloi taldeak udan saskibaloi campusa antolatzeko asmoa zuen, baina ekimena bertan behera geratu da, izena emate nahikorik egon ez delako.