Ekainak 12

Guaixe Irratia 2024ko eka. 12a, 10:55

Agendan,

  • Irurtzungo Musika Eskolako ikasleek ikasturtean zehar ikasitakoa ekainaren 12an, asteazkena, 18:30ean, Foru plazan eginen duten kontzertuan erakutsiko dute.
  • Energia berriztagarrien komunitatea sortzeko hamargarren bilera eginen du Sakanako Garapen Agentziak ekainaren 12an, asteazkena, 18:30ean, Sakanako Mankomunitateko egoitzan.
  • Jai eredu partehartzaile, herritar, inklusibo, parekide eta euskaldunak auzolanean antolatu nahi ditu Lakuntzako Udalak abuztuan, eta horretarako batzordeak deitu ditu.Ekainaren 12an, asteazkena, bigarrena

Oharrak,

  • Arbizuko Udalak haurrendako aisialdiko tailerrak antolatu ditu, garilaren 3tik 31ra izanen da. Tailer horietarako hezitzaileak kontratatuko dituela jakinarazi du Arbizuko Udalak.Deialdiari buruzko informazioa arbizu.eus webgunean dago.
  • Etxarri Aranazko Udalak jakinarazi duenez, Udan Euskias haurrendako aisialdi eskaintza garagarrilaren 24tik agorrilaren 2ra izanen da. Izena eman nahi dutenek 606 446 505 telefono zenbakira hots egin edo udanetxarrineuskias@gmail.com e-posta helbidera idatzi beharko du. 
  • Nafar Lansarek (NL), Nafarroako Enplegu Zerbitzuak, langabetuendako prestakuntza eskaintza indartu du hainbat ikastarorekin. Lehen aldiz, euskarazko hiru ikastaro eman dira: ostalaritzako bezeroarentzako arreta, zerbitzuetako laguntzailea eta eskolako jantokiko zaintzailea. Gainerakoak gaztelaniaz emango dira, baina, berrikuntza gisa, prestakuntza-erakundeek euskaraz ematea erabaki dezakete, betiere eskuragarri eta eskaera kontuan hartuta.
  • Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, adinekoak egunerokoan beraien senideen mende egon gabe Internet bidez komunikatzeko modua ikasteko eta, azken finean, teknologia beraiendako oztopo ez izateko, ikastaroa antolatu du. Telefono mugikorrak erabiltzen ikasteko ikastaroa hain zuzen ere. Android motako telefonoak nola erabiltzen diren ikasteko ikastaroa dohainik da. Hilaren 17tik 21era, astelehenetik ostiralera, udaletxean bi talderendako saioak izanen dira. 16:00etatik 18:00etara eta 18:15etik 20:15era. Ikastaroan izena eman edo informazioa nahi duenak 948 012 012 telefono zenbakira hots egin dezake. Parte hartzaileek beraien telefono mugikorra eraman beharko dute ikastarora.

Kiroletan,

  • Txirrindularitzan, Juniorren mailako VI. Emakumeen Lizarrako Udala sarian hirugarren sailkatu zen arbizuarra, Nafarroako Txapelketan bigarren Ane Berastegi. Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Ane Beltran de Heredia altsasuarra (Timec Agro Lacturale) 30. sailkatu zen, 6:03ra, eta Siets Goikoetxea urdiaindarra (Ecologicos Navarra-Beratxa) 40., 9:19ra. Kadeteen mailan (40,4 km), Alejandra Neirak (Cambre) irabazi zuen esprintean erabaki zen lasterketa (1:06:42). Eider Mazkiaran altsasuarra (Zu-k Limousin) 85. iritsi zen (1:10:11). 
  • Txirrindularitzan, Luca Martinez seigarren Lekarotzen. I. Baztandarra Kadete Sarian gustura aritu ziren txirrindulari sakandarrak. Ekainaren 8an kadeteek I. Baztandarra Kadete Saria izan zuten jokoan Lekarozen. Unai Azpiroz (Erro y Eugui, Ciclos Muruzabal) gailendu zen, eta txirrindulari sakandarrak oso txukun ibili ziren. Sakana Group-Aleako Luca Martinez seigarren eta Ekai Erdozia hamaikagarren sailkatu ziren, Top 15ean. Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Erik Laiglesia (Sakana Group-Alea) 24. iritsi zen helmugara, Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) 26., Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) 31., Manex Huarte (Sakana Group-Alea) 38., Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 41., Xabier Curiel (Quesos Albeniz) 45., Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) 46., Janitz Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 47., Alex Gonzalez (Sakana Group-Alea) 49., Asier Flores (Quesos Albeniz) 55., Oier Olaberria (Quesos Albeniz) 62., Unai Gomez (Quesos Albeniz) 82., Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 83., eta Gabriel Gonzalez (Sakana Group-Alea) 85.
  • Txirrindularitzan, Junior mailako lasterketa Abadiñon jokatu zen. Alimco-Campagnolo taldeko Hodei Muñoz izan zen azkarrena (2:01:00), atzetik segika zuen laukoteari 7 segundo aterata. Iker Gomez altsasuarra (Quesos Albeniz) hamabosgarren sailkatu zen (2:02:20). Ekain Imaz altsasuarra (Tolosa/Danena) 19. iritsi zen (2:02:48), Ekaitz Perez (Quesos Albeniz) 25. eta Iker Begiristain (Quesos Albeniz) 54.
  • Pelotan, Aaron Arbizu eta Labaka, hirugarren Berrioplano-Zegama torneoan. Ekainaren 9an Berrioplano-Zegama 2024 torneoko finalak jokatu ziren. Hirugarren eta laugarren postua zehazteko partidan Labakak (Aurrera Tolosa) eta Aaron Arbizuk (Irurtzun) 22 eta 16 hartu zituzten mendean Azketa (Tartaloetxe) eta Garcia (Aurrera Tolosa), partida lehiatu eta bizian. Etxarriarra ongi aritu zen. Final handian Canabalek (Oberena) eta Garmendiak (Lapke) txapela jantzi zuten, Carregali (Adiskide) eta Elizegiri (Tartaloetxe) 22 eta 11 irabazi eta gero. Final handian Canabalek (Oberena) eta Garmendiak (Lapke) txapela jantzi zuten, Carregali (Adiskide) eta Elizegiri (Tartaloetxe) 22 eta 11 irabazi eta gero. Final handian Canabalek (Oberena) eta Garmendiak (Lapke) txapela jantzi zuten, Carregali (Adiskide) eta Elizegiri (Tartaloetxe) 22 eta 11 irabazi eta gero.