Hizketan

"Lortutako sarien artean gorenean jartzeko bat izango da txupinazoa"

Erabiltzailearen aurpegia Eneida Carreño Mundiñano 2024ko ekainaren 12a

Karrape, Aralar eta Sakanako irratiak elkarrekin egiten dugun solasaldian Duguna Dantza Taldeko Aritz Ibañez izan dugu gurean.

2024ko San Ferminetako txupinazoa beraiek botatzea erabaki dute Iruindar gehienek eta ohore bat izango dela aitortu du Aritzek berak, soka luzea dela dantza taldearena eta guztiak ordezkatuta sentituko direla egun handi horretan.