Agendan,
- Gaurkoak hemen.
Oharrak,
- Aurreiritzien kontrako kontakizunak. Horiek bilatzen ditu Sakanako Mankomunitateko Anitzartean kulturartekotasun zerbitzuak Zurrumurruen Kontrako Ipuin Laburren Lehiaketarekin. Idazlanak garagarrilaren 30era arte aurkez daitezke anitzartean@gmail.com e-posta helbidean.
- Arakilgo Udalak haur eta nerabeendako aisialdi campusak antolatu ditu. Txikienendako eskaintza bina asteko bi saiok osatzen dute. Aurrena garilaren 22tik agorrilaren 2ra izanen da eta atzea agorrilaren 5etik agorrilaren 16ra. Bi txandak astelehenetik ostiralera izanen dira, 10:00etatik 13:00etara. Nerabeendako udako aisialdi campusa bi asteko saio bakarra izanen du, agorrilaren 19tik 30era, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00tara.
- Olatzagutiko Santa Ana festak garilaren 25etik 28ra izanen dira, eta sanmigelak, berriz, irailaren 27tik 29ra. Zazpi festa egun horietan zezensuzkoa aterako da. Olatzagutiko Udalak jakinarazi duenez, zezensuzkoa eramateko pertsona bat behar du. Piroteknia ikuskizun mugikorrarekin ateratzen den egun bakoitzeko 30 euro gordin ordainduko du udalak. Zezensuzko eramaile izateko adinez nagusia izan behar da eta zazpi egun horietan ateratzeko konpromisoa hartu behar da. Lan eskaintzan interesa duenak bere eskaera udaletxean aurkez dezake garilaren 8ko 14:00ak baino lehen.
Kiroletan,
- Paleta Goman, Palista etxarriarrek puntakoak zirela erakutsi zuten jaioterrian. Emakumezkoen Paleta Gomako IV. Nafarroako Foru Komunitatea torneoko finalerdiak jokatu ziren ekainaren 15ean Etxarri Aranatzen, eta final handietarako hainbat etxarriar sailkatu ziren. Finalak: Kadeteak: Elaia Zabalza-Irati Zabalza / Maialen Larraza-Julene Inunciaga. Lehen maila:Irati Gartziarena-Maria Eguskiza /Aroa Arrosagarai-Leire Artacoz. Eliteak:Gorostiaga-Quevedo / Espinal-Igoa.
- Txirrindularitzan, Ekainaren 15ean kadeteen mailako Etxarri Aranatz eta Ergoienako Muiñoak lasterketa jokatu zen, Etxarri Aranatz, Iturmendi, Ergoiena eta Arbizu artean jokatutako lasterketa, Ergoienako muino eta gorabeheretan murgildu zen proba ederra (64,2 km), Aralar Txirrindularitza taldeak antolatutakoa. Ergoienako muiño ikusgarrietan, Luca Martinez bigarren. Xabier Curiel zortzigarren sailkatu zen, eta Sakana Group-Aralar talderik onena izan zen.
- Txirrindularitzan, Luca Martinez bosgarren Undianon. Bezperan Etxarri Aranatzen bigarren izan eta gero, Top 5ean sailkatu zen Sakana Group-Aleako lakuntzarra. Kadeteen Lacturale Trofeoa hartu zuen, 51 km-ko proba. Bezperan bezala, erasoak bata bestearen atzetik etorri ziren. Azkenean, Oxel Azkaratek (Inoxcra-Beasain) lortu zuen sari preziatua (1:28:51), Etxarri Aranatzen garaile izan zen Aitor Matari (Rotxabikes) 4 segundo eskas aterata (1:28:55). Luca Martinez lakuntzarra (Sakana Group-Alea), bosgarren sailkatu zen (1:29:10). Taldeka Inoxcra Beasain izan zen onena.