EKAINAK 18

Guaixe Irratia 2024ko eka. 18a, 10:40

Agenda,

  • Ekainaren 18an, asteartea, Udaz Euskaraz kanpainari buruzko informazioa emateko bilera eginen dute, Olatzagutiko kultur etxean, 19:00etan.
  • Auzozaintza edo zaintza komunitarioaz eta harreman sozial osasuntsuen garrantziaz hitz egiteko hitzaldiak eginen dituzte.18an, asteartea, Etxarri Aranazko kultur etxean. 

Oharrak,

  • Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, udal igerilekuak igeriketa ikastaroak hartuko ditu udan. Garileko astegunetako goizetan izanen dira ikastaro horien. Igerian egiten ikasi nahi dutenek izena eman dezakete garagarrilaren 24ra arte. Izena emateko lakuntza.eus webgunean sartu eta galdetegia behar da. 
  • Arbizuko kiroldegiko taberna kudeatzen dutenek hilaren 30ean utziko dute beraien jarduna. Hori ikusita, Arbizuko Udalak ostalaritza zerbitzuaren kudeaketa emateko deialdia egin du. Garilaren 1ean eginen da enkantea, plegu itxiko sistemaren bidez. Enkantearen hasierako prezioa 425 eurokoa da (BEZik gabe) hilabeteko. Diru eskaintzarekin batera, proposamenek kudeaketa eta esplotazio plana ere izan beharko dute. Udalak tabernaren kudeaketa ematerakoan kontuan izanen egindako eskaintzaz aparte, ostalaritzako esperientzia izanen du kontuan. 

Kirolak,

  • Atletismoan, giro ederra eta elkartasun ugari Ziordiko lasterketa solidarioan. Guztira 303 partaide izan zituen ekitaldiak, haurren eta helduen lasterketa solidarioak eta oinezko martxa kontuan hartuta. 1.600 kilo elikagai bildu ziren Paris 365 jantoki sozialerako, inoiz baino gehiago. Bestalde, gaixotasun ultra arraroa duen Markel Carmonaren alde antolatutako zozketa solidariorako 6.000 txartelak saldu ziren, eta Duchenne gihar-distrofia fundaziokoek ere laguntza jaso zuten.
  • Disko jaurtiketan, Iune Kintana, Asier Estarriaga eta Ruben Mendieta Larrabideko podiumean. Nafarroako Atletismo Txapelketa absolutuan disko jaurtitzaile bakaikuarrak urrea lortu zuen, eta korrikalari etxarriarrak eta olaztiarrak, brontzea.
  • Pilotan, Altsasun jokoan zeuden txapelak Sakanan geratu ziren. Pilotajaukuko Azkona eta Arguelles, eta Aldabideko Olarra eta Zubiria, txapeldun handiak.
  • Txirrindularitzan, Iker Gomezek zortzigarren garaipena lortu du, Eibarren. Banakako zortzi garaipenei Espainiako selekzioarekin Italiako Baron Sari Nagusian irabazitako taldekako erlojupekoa gehitu behar zaio.