EKAINAK 21

Guaixe Irratia 2024ko eka. 21a, 11:04

Agendan, ostiraletik igandera biatarteko hitzorduak

Albisteak,

  • Uharteko eta Arbizukoobrendako finantzazioa.
  • Iturmendin suteen kontrako Udalaren Jarduketa Plana.
  • Uhate Arakilgo udalak eta Irurtzun Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak sustatuta autobus markesinan graffitia margotu dute.
  • Altsasuko ezker batuko asanblada desegin da

Kirolak,

  • Pilotan, CaixaBank Mastersa Altsasura helduko da. Irailaren 15ean, festetan, play-offetako partida bat hartuko du Burundak.
  • Pilotan, Ezkurdia, Nafarroako Lau eta Erdirako prest. Ekainaren 23an final laurdena jokatuko du.
  • Pilotan, Palista sakandarrak Nafarroako Torneoko final handietan. Lekunberrin IV. Nafarroako Foru Komunitatea Torneoko finalak jokatuko dira igandean. Final handiak Lekunberrin erabakiko dira, igandean, 17:00etan. Kadeteen mailan, Maialen Larraza etxarriarrak eta Julene Inunziagak Elaia eta Irati Zabalza izango dituzte aurkari. Eliteen mailan, Irati Igoa etxarriarra izango da ordezkari sakandarra. Espinalekin bikotea osatuta, Gorostiaga eta Quevedo izango dituzte aurkari oso estua aurreikusten den finalean.
  • Duatloia, Maiza eta Vergara, Europako Txapelketan ikusgarri. Sakana Triatloi Taldeko kideek sasoi onean daudela erakutsi zuten. 
  • Mendi Lasteketetan, Aimar Araña, Nafarroako Km Bertikalen podiumean. Etxarri Aranazko korrikalaria promesen mailako hirugarren nafarra izan zen.