EKAINAK 24

Guaixe Irratia 2024ko eka. 24a, 10:43

Agendan,

  • Pentsio duinen aldeko plataformaren elkarretaratzea 12:00etan Altsasuko udaletxearen aurrean eta San Juan ospakizuneko festen egitarauak.

Kiroletan,

  • Pilotan, Joseba Ezkurdia, Sanferminetako Lau eta Erdiko final laurdenetan. Arbizuarra ikusgarri aritu zen Astelenan, eta Zabala 11 tantotan utzi zuen. Joseba Ezkurdiak Peio Etxeberria lagun mina izango du aurkari Sanferminetako Lau eta Erdiko final laurdenetan. Partida ekainaren 27an, ostegunarekin, jokatuko da Zumarragako Beloki pilotalekuan, 22:15ean. 
  • Txirrindularitzan, Nahia Imaz, Aimar Tadeo eta Adrian Martinez, Espainiako Txapelketetan ikusgarri. Aimar Tadeo bosgarren sailkatu zen errepidean, Adrian Martinez zazpigarren erlojupekoan eta Nahia Imaz hamargarren erlojupekoan, Espainiako txapelketan brontzea. 
  • Txirrindularitzan, Iker Gomez eta Hector Alvarez, Gipuzkoako Itzulia irabazteko lehia bizian. Gaur despedituko den lau eguneko itzulian Alvarez da liderra, 5 segundora altsasuarra duela. Gaur erabakiko da junior mailako lasterketa garrantzitsua, Legazpin jokatuko den etapan.