EKAINAK 26

Guaixe Irratia 2024ko eka. 26a, 10:59

Agendan,

  • Altsasuko festen antolakuntzarekin hasteko lehenengo batzarra eginen dute, Gure Etxean.
  • Salmentarako Kanal Laburren Marka eta Foru Legearen aurkezpena eginen dute, Arruazuko Ostatuan.

Oharrak,

  • Sakanako Mankomunitateak Irurtzungo Akaborro industrialdeko berdegunean, hainbat hondakin jasotzeko garbigunea jarri nahi du. Hura eraiki ahal izateko, Irurtzungo Udalak herriko udaleko planean aldaketa egin du. Aldaketa hori udalak berak eta Sakanako Mankomunitateak sustatu dute. Aldaketari hasierako onarpena emanda, alegazioak aurkeztu nahi dituztenek hilabeteko epea dute horretarako. 
  • Udalak partekatutako autokontsumorako instalazio fotovoltaikoa jarri nahi du. San Donato eskola publikoan jarriko du eta ikastetxeaz aparte hainbat udal eraikin elektrizitatez hornituko du. 
  • Altsasu Bigarren Hezkuntzako Institutuan Hezkuntza Departamentuak lanak eginen ditu udan. Alde batetik, patioko zorua, saskibaloiko saskiak eta areto futboleko ateak ere berrituko ditu. Horretara 60.000 euro bideratuko ditu. Horretaz aparte, institutuko eraikin zaharreko lehen solairuko komunak ere berrituko ditu Hezkuntza Departamentuak. Lan horiek 40.000 euroko aurrekontua dute. Lanak irailerako despedituta izanen dira. 

Kirolak,

  • Txirrindularitzan, bederatzi sakandar Eskola Arteko Espainiako Txirrindularitza Txapelketarako zerrendan. Txapelketak uztailaren 3tik 7ra jokatuko dira, Oviedon, eta Nafarroako Federazioak ekainaren 25ean argitaratu zuen hautatutako txirrindularien zerrenda. Uztailaren 3tik 7ra bitartean Eskola Arteko Espainiako Txirrindularitza Txapelketak jokatuko dira. Nafarroako Federazioak hautatu dituen txirrindularien berri eman du, eta tartean hainbat sakandar daude. Errepideko txapelketei dagokienez, infantilen mailan Enara Perez (Quesos Albeniz) izango da ordezkari sakandarra, eta kadeteen mailan Luca Martinez (Sakana). Junior mailan ordezkaritza zabalagoa da. Emakumezkoen taldeko zortzikoetan hiru sakandar daude: Ane Beltran de Heredia (Timac Agro Lacturale) eta  Ane Berastegi eta Siets Goikoetxea (Beratxa). Gizonezkoen zortzikotean lau sakandar daude: Quesos Albenizko Iker Gomez, Ekaitz Perez eta Eñaut Oiarbide, eta Tolosa/Danenako Ekain Imaz. Errepideko lasterketekin batera BTT Txapelketa jokatuko da. Nafarroako selekzioak hautatutako taldean Ekaitz Zufiaurre (Quesos Albeniz) dago.
  • Txirrindularitzan, Luca Martinez lakuntzarra txapeldun Agurainen. Sakana Group-Alea talde sakandarra Gaztetxoak torneorako baliagarria zen XXIII. San Juan Sariko talde onena izan zen. 
  • Areto Futbolean, Xotaren oinarrizko taldeetan izena ematea zabalik dago. Xota klubak kategoria txikiko Xota taldeetan izena ematea zabaldu du. Interesa dutenek 649 415 806 telefonora hots egin behar dute izena emateko. Ekainaren 30a baino lehenago izena ematen dutenek, gainera, matrikulan deskontua izango dute.