EKAINAK 28

Guaixe Irratia 2024ko eka. 28a, 10:33

Agenda,

  • Ostiraletik igandera bitarteko agenda herriz herri , hemen.

Kirolak,

  • Pilotan, Ezkurdia, Sanferminetako Lau eta Erdian, oso serio. Peio Etxeberria erosotasunez irabazi eta gero, final erdietan Altuna izango du arerio ekainaren 29an Sopelan.ñ Beraz, Peio Etxeberriari 22-8 irabazita, Sanferminetako Lau eta Erdiko final erdietan Jokin Altuna izango du aurkari Joseba Ezkurdiak ekainaren 29an, larunbata, Sopelan. Sarrera guztiak agortuta daude. Arbizuarrak uztailaren 7an Nafarroako Arenako final handian egon nahi du, eta guztiz konektatua dago. Egungo areriorik gogorrena du aurrean, baina ea finalean egotea lortzen duen. 
  • Pilotan, Arbizuko VI. San Fermin Torneoko finalerdiak ikusgarriak izan ziren. Uztailaren 13an, Labriten, Amaia Aldai-Uxue Osesek eta Aizane Ibarrola-Enara Gamindek jokatuko dute final handia. 
  • Futbolean, Etxarri Aranatz, ligako txapelduna eta lehen mailako taldea. Kadeteen bigarren mailako laugarren multzoko txapelduna izateaz gain, mailaz igo da talde etxarriarra. 2024/2025 denboraldian Etxarri Aranatzek kadeteen lehen mailan jokatuko du, eta baita Altsasu A taldeak ere. Lagun Arteak, aldiz, bigarren mailan segiko du.