Uztailak 2

Guaixe Irratia 2024ko uzt. 2a, 10:55

Agenda,

  • Sakanako gazteei zuzendutako kirol ekimena antolatu dute Tasubinsak eta Lakuntzako udalak uztailaren 2rako, asteartea, Sakana frontoian: Egin kirol Tasubinsarekin Kirol jardunaldi inklusiboa. 10:30etik aurrera esku pilota eta frontenis txapelketak izanen dira, eta baldintzak talde inklusiboak egitea eta norberak bere raketa eramatea izanen dira.
  • Lakuntzan, Sakanako energia berriztagarrien komunitatearen bilera izanen da uztailaren 2an, asteartea, 18:30ean, Sakanako Mankomunitatearen egoitzan.
  • Urdiaingo festen gaurko egitaraua hemen.

Albisteak,

  • Arbizuko Udalak kiroldegiko igerilekurako klimatizagailua aldatuko duen enpresa baten bila dago. Egiteko horretan interesa duen enpresak bere eskaintza garilaren 13ko 00:00ak arte aurkez dezake. Lanek 132.000 euro (BEZ gabe) aurrekontua dute eta obra egiteko hilabete izanen da. Agorrila hain zuzen, kiroldegia itxita dagoen hilabetea.
  • Olatzagutiko Udalak haurrendako Udan Euskaraz aisialdia eskaintza astelehenean, garagarrilaren 24an, hasi zen. 68 haurrek eman dute izena aurten, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko bigarren mailatik Lehen Hezkuntzako seigarren mailara artekoak dira, hau da, 5 eta 12 urte artekoak. Haiekin batera bederatzi begirale daude. Bada begiraleen koordinazioaz arduratzen dena ere. Udan Euskaraz eskaintza astegun goizetan da, garilaren 18ra arte.
  • Udalari jakinarazi gabe bihurtu zuen. Udalak jabetza hartu aurretik foru administrazioari hainbat neurri eskatu dizkio.Uharte Arakilgo Udalak heldu beharreko gaia da Geltoki eta Zerradoa kaleak. "Garai batean NA-2410 errepidea ziren. Nafarroako Gobernuak inongo hitzarmenik egin gabe zeharbidea zena kale bihurtu zuen", azaldu du Txomin Uharte Baleztena alkateak. Hau da, Nafarroako Gobernuak errepidea udalaren esku utzi zuen ezer esan gabe. Herrian dagoen 770 metroko luzera duen errepide zatia da. "Ez dago espaloirik eta Zerradoa auzora joatea arriskutsua da oinezko eta txirrindulariendako, autobusak eta kamioiak bertatik pasatzen baitira", azaldu du alkateak. Jakinarazi duenez "gaiari heldu eta Nafarroako Gobernuarekin horretaz hitz egin nahi dugu, hurrengo Toki Azpiegitura Planaren aurretik baino lehen hitz egin nahi dugu". Horretaz aparte, alkateak jakinarazi du udalak basolanak egiteko pertsona bat kontratatu duela. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen bidez beste pertsona bat kontratatuko du eta hirugarren kontratazioa egiterik izanen den aztertzen ari dira.  

Kirolak,

  • San Fermin Pilota Torneoa: luzeago, eta pilotari eta ikusle gehiago. Guztira 11 pilota jaialdi jokatuko dira sanferminetan, eta sarreren salmenta martxa ikaragarrian doa. Binakako torneoan sei bikote aritu beharrean, zortzi ariko dira. Martijak Altuna izango du bikote eta Zabaletak Peio Etxeberria. Ezkurdiak Xabi Tolosarekin jokatuko du aurretiazko kanporaketa. San Fermin Binakako Torneoa bi multzotan jokatuko da, eta sei bikote beharrean, zortzi ariko dira, enpresa bakoitzetik lau, baina aurretiazko kanporaketak jokatuko direlako. A multzoan Altuna-Martija, P. Etxeberria-Zabaleta eta Jaka-Albisuk jokatuko dute, eta B  multzoan Peña-Mariezkurrenak eta aurretiazko kanporaketetan sailkatzen diren bi bikok. Baikoko aurretiazko kanporaketan Urrutikoetxea-Arangurenek Laso-Imaz izango dituzte aurkari uztailaren 5ean, eta Aspeko kanporaketan uztailaren 6an Ezkurdia-Tolosak Elordi-Rezusta izango dituzte aurkari. Bi irabazleek B multzoan aritzeko txartela lortuko dute. 
  • Atletismoan, Izaskun Beunza, hirugarren 39. Entzierroaren Lasterketan. Santo Domingo eta zezen plazako 799 metroak lotzeko lasterketan 300 korrikalarik parte hartu zuten. Federatutakoen lasterketan Unax Chocarro (Hiru Herri) gailendu zen (2:03), Abdekader Al Cham eta Mikel Calvoren aurretik. Emakumezkoetan Marta Fernandez (Ardoi) izan zen txapelduna (2:30), Silvia Oskozen eta Izaskun Beunza olaztiarraren aurretik. Ez ziren probako errekorrak gainditu (1:59, Luis Hualde 2006an, eta 2:19, Patricia Conde 2007an). Asteburu horretan bertan La Nucían Espainiako Atletismo Txapelketak jokatzen ziren, eta atleta ezagunak faltan bota ziren.