Uztailak 3

Guaixe Irratia 2024ko uzt. 3a, 10:55

Agendan,

  • Euskaldunen historia umorearen bidez. Gaur, , 20:00etan, Pikuxar plazan izanen da. 
  • Urdiaingo festen azken eguna.

Oharrak,

  • Lakuntzako festak agorrilaren 24an hasiko dira. Aurreneko ospakizun egunean ohitura da aurreko urtean jaiotako umeei udalak harrera egin eta herriko ttattarra oparitzea. Lakuntzako Udalak aurten ere 
  • Ergoienako Udalak jakinarazi du hiri eta landa kontribuzio ordainagiriak garilean kobratuko dituela. Udal ordainketak kontu korronte batean helbideratuta dutenei zenbatekoa han kargatuko die. Ordainketan helbideratuta ez dutenek jakinarazpena jaso eta ordutik hilabete izanen dute borondatez zerga pagatzeko. Epe hori pasata, ordaindu ez dutenek %5 gehiago ordaindu beharko dute. Azkenik, ordaintzen ez dutenen kasuan, derrigorrezko diru bilketa agentziara bidaliko da jakinarazpena. 
  • Altsasuko Udalak etxerako egur loteak banatzeko zozketa egin zuen garagarrilaren 25ean. Guztira 85 herritarren eskaerak onartu ditu. Haietako bakoitzak, 20 euroren truke, 3.000 kilo inguruko aprobetxamendu bata eskuratuko du. Aurtengo egur loteak Torretxiki dermioan daude. Ordenantza ez betetzeagatik hamaika eskaera atzera bota zituen udalak.

Kirolak,

  • Futbolean, Oier Gastesik Athletic-ekin egingo du aurre denboraldia. Bilbao Athletic-eko atezain altsasuarrak talde nagusiarekin egingo du prestaketa. Oier Gastesi Bilbao Athletic taldeko atezaina da, Padillarekin batera. Joan zen denboraldian Bigarren Federazioko txapelduna izan zen Bilbao Athletic, eta mailaz igo zen. Aurten Lehen RFEF mailan jokatuko du Athletic-en harrobiak.  
  • Txirrindularitzan, Jon Gil eta Mikel Uncilla, Aiegiko Top 10ean. Afizionatuen mailako Casa Luisa Trofeoan lakuntzarra zazpigarren sailkatu zen, eta etxarriarra hamargarren. Oroko Andra Mari Sari Nagusia hartu zuen (143,9 km), Euskaldun Txapelketako azkeneko lasterketa puntuagarria. Rafael Martinez (Rural Kutxa-Alea) izan zen irabazlea (3:32:06), eta Jon Gil lakuntzarra (Supermercados Froiz) hamabosgarren sailkatu zen (3:32:23). Rural Kutxa-Aleako Martxel Etxeberria iturmendiarra 34. iritsi zen helmugara (3:33:24). Hurrengo egunean, ekainak 30, Aiegin bildu zen amateur mailako tropela, Casa Luisa Trofeoan (142 km). Lasterketa oso nahasian Tomas Miralles (Vigo-Rias Baixas) gailendu zen (3:30:52), helmugara bakarrik iritsita. Gainontzeko txirrindulariak tantaka iritsi ziren helmugara. Jon Gil zazpigarren helmugaratu zen (3:31:55), eta Mikel Uncilla etxarriarra hamargarren (3:32:06), biek primerako lana egin eta gero. Martxel Etxeberria 43. sailkatu zen, eta Iker Agudelok (Hostal Latorre), Ailetz Lasak (Telcom) eta Adrian Martinezek (Laboral Kutxa) ezin izan zuten proba bukatu. Talderik onena Rural Kutxa-Alea sakandarra izan zen. 
  • Txirrindularitzan, Ekain Imaz, laugarren Obanosen. Junior mailako GT Tolosa/ Danena taldeko altsasuarra podiumera igotzear geratu zen. Ekainaren 29an junior mailako tropelak lasterketa izan zuen Obanosen, 39. Obanos Hiria Garaikurra. Obanos, Legarda, Uterga eta Muruzabal artean prestatutako zirkuituari sei itzuli egin behar izan zizkioten txirrindulariek, guztira 84,6 kilometro osatuz. Iker Villarrek (Robert Innova) behar zuen tokian erasoa jo, eta bakarrik iritsi zen helmugara (2:12:43), Unai Morani (Cafe Dromedario) 2 segundo aterata. Hirugarren Lohann Vouillez (Team Iparralde) sartu zen, 5 segundora, eta laugarren eta podiumetik 3 segundo eskasera Ekain Imaz altsasuarra (GT Tolosa/ Danena) iritsi zen.