Sakanako Mankomunitateko Hondakin Zerbitzuak gogorarazi du, nahi duen guztiak konposta hartzeko aukera duela. Baratza, soro edo etxeko loreontzietan erabiltzeko egokia da. Hondakin Zerbitzuko arduradunek azaldu dutenez, “urte guztian joan daiteke konposta hartzera. Zakuak eraman daitezke, edo gurdiak bete, nahi adina kilo har baitaitezke”. Informazio gehiago nahi duenak info.hondakinak@sakana-mank.eus e-posta helbidera idatzi edo 900 730 450 telefonora hots egin dezake.