Uztailak 15

Guaixe Irratia 2024ko uzt. 15a, 10:38

Agendan,

  • Alicia Griffiths Turrillas harpa jolea gaur Itxasperrin izango da 19:00etan.
  • Santa Marina ermitaren inguruko liburuaren aurkezpena, Iturmendiko udaletxean 19:00etan.

Albisteak,

  • Goi Tentsioko Linearen proiektua dela eta, jabeei erosketa-proposamenak egin dizkiete .Uharte Arakilgo udalak bando bidez aholkuak zabaldu ditu eta gai honetan interesa duen edonork Goi Tentsioko linearen aurkako Plataformako kideekin datorren astelehenean, uztailak 15, 18:00tan udaletxean antolatuko dugun informazio-bileran parte har dezala, egoera nola dagoen ezagutzeko, informazioa kontrastatzeko, irtenbide posibleak aztertzeko eta erabakiak hartzeko.

  • Lakuntzako festetako kartela aurkezteko azkeneko eguna bihar izango da eta udalak mezua zabaldu du oraindik garaiz dagoela jendea aurkezteko.
     
  • Altsasuarrak atzo Erkuden baselizan elkartu ziren beste urte batez baselizan meza entzun eta ondoren auzateaz eta dantzaz gozatzeko. Birjina Larrezabaletik, Beikolarrera eta handik Ulaiarrera eraman zuten.

Kirolak,

  • Pilotan, Altuna eta Martija, San Fermin Torneoko txapeldun, polemikarekin. Aspeko bikoa 22-19 gailendu zen Peña II.aren eta Mariezkurrenaren aurrean. Jon Mariezkurrena haserre bizian jarri zen epaileak atxikia adierazi ziolako. Urzante Olioaren Desafioa Baikok irabazi zuen.
  • Futbolean, Maitane Vilariño, Athletic-eko jokalari berria. Olaztiarrak hiru denboraldirako sinatu du klub zuri-gorriarekin. Talde zuri-gorriak 22 urteko sakandarra fitxatu du bere aurrealderako, jokalariak Osasunarekin kontratua amaitu ondoren. Olaztiko jokalariak 2027ko ekainaren 30era arte sinatu du, eta Ibaiganeko klubetik azaldu dutenez, “bigarren taldera batuko da, baina denboraldiaurrea David Aznarren aginduetara egingo du, eta lehen taldearen dinamikan egongo da denboraldian zehar”.
  • Aizkoran, Mitxelena eta Saralegi, Nafarroako III. Mailako Txapelketako finalera. Sanferminetan jokatutako kanporaketan lehen bi postuetan sailkatu ziren. Aristizabalek eta Goikoetxeak ez zuten finalerako txartela lortu.
  • Herri kiroletan, Mikel Lasarte, San Fermin Motozerra Sariko txapeldunorde. Basajaun eta untxaria irudiak egin zituen.