Uztailak 18

Guaixe Irratia 2024ko uzt. 18a, 11:12

Agendan,

  • Iturmendiko eta Irurtzungo festen egitarauak
  • Ur festa Lakuntzako igerilekuetan, 20:30etatik aurrera
  • Altsasuko osasun etxean 11:00etan elkarrretaratzea Palestinaren alde.

Albisteak,

  • Lurralde Kohesiorako Departamentuak, Herri Lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 1,8 milioi euro bideratu du Irurtzungo kontserbazio zentrora. Diru horrekin bi autobietan bina zati birgaituko ditu. Iparraldeko Autobian (A-1) Etzegarateko noranzkoan 399,60 eta 402,73 kilometro puntuen artean, hau da, Altsasuko Murgilgo tuneletik Erkuden ermita ondoko autobia irteeraraino. Eta Arabako noranzkoan, 391,700 eta 395,100 kilometro-puntuen artean, Olatzagutiko mendebaldeko irteeratik mugaraino. Sakanako Autobian (A-10), berriz, 28 eta 29 kilometro-puntuen artean, Arabako noranzkoan, Urdiain eta Altsasu artean eta Bakaikuko noranzkoan, 27 eta 28 kilometro-puntuen artean, Iturmendi eta Urdiain artean.
  • Urbasa-Andiako pista eta aparkalekuetan hobekuntza lanak eginen dira. Parkeko pistak eta aparkalekuak hobetzeko bi proiektu emateko deialdia egin du foru administrazioak. Eskaintzak aurkezteko epea garilaren 31ko 23:30ean despedituko da. Lanak irailaren 30erako despedituta egon beharko dute.

Kiroletan,

  • Herri kiroletan, Etxarri Aranatzek taldea atera du Nafarroako Herriz Herri Txapelketarako.  Txapelketa uztailaren 20han hasiko da, hirugarren jardunaldia Etxarri Aranazko festetan jokatuko da, eta finala Burlatan, abuztuaren 18an. Hirugarren jardunaldia Etxarri Aranazko festetan jokatuko da, abuztuaren 3an, arratsaldez. Etxarri Aranatz, Basaburua eta Berriozar ariko dira lanean.
  • Mendi Lasterketetan, Euskal Herriko Trail Estazioak mugaz gaindiko lankidetza proiekturako finantziazioa lortu du. Euskal Herriko Trail Estazioaren barruan dago Sakanako Trail estazioa, eta bertan gure mendi lasterketa eta martxetan oinarritutako bost ibilbide daude. Sakanako Trail Estazioa Euskal Herriko Trail Estazioan sartuta dago, eta Station de Trail nazioarteko sarearen parte da. Sakanako Trail Estazioan gure mendi lasterketetan oinarritutako bost ibilbide jaso dira, trail korrikalariendako aproposak direnak: Beriain Km Bertikala, Triku Trail, Olazti-Urbasa Trail, Lakuntza-Aralar eta Hiru Mendi Zerrak.