Uztailak 19

Guaixe Irratia 2024ko uzt. 19a, 10:54

Albisteak,

  • NUPeko ikertzaile batzuk Kosovon sarituta. Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikertzaile batzuen ekarpen zientifikoa saritu dute energia berriztagarriei buruzko IC-REST nazioarteko biltzarrean. Hura Kosovoko hiriburuan, Pristinan, izan da berriki. NUPeko INGEPER taldean ikertzen ari diren hamahiru lagun joan ziren ekitaldira. Tartean da Luis Marroyo Palomo irakasle etxarriarra.

Kiroletan,

  • Txirrindularitzan, Uztailaren 13an Emakumezkoen Espainiako Kopako laugarren eta azken proba jokatu zen, Leonen. Ane Berastegi arbizuarra (Beratxa) bosgarren sailkatu zen, baina Kopako sailkapen orokorrean hirugarren postuari eutsi zion, Paula Ostizen eta Irati Arangurenen atzetik. Taldeka, Beratxa izan da txapelduna. Ane Berastegik eta Siets Goikoetxea urdiaindarrak gustura ospatu zuten.
  • Triatloian, Uztailaren 8tik martxan dago Sakanako Triatloi Campusa. Oihan Soto eta Ekhi Congil monitoreen esanetara, gustura dabiltza izena eman duten neska-mutikoak. Askok larunbatean Urdiaingo igerilekuetan 10:00etatik aurrera jokatuko den XXII. Sakanako Haur Triatloian parte hartuko dute. 60 triatleta inguru espero dira.