Argazkilari eta editore autodidakta da Mikel Montesinos. Berez, paisajista da, baina beste argazki motarekin esperimentatzen duela dio altsasuarrak. Uztailaren 20tik irailaren 9ra arte, Beste begirada bat bere erakusketa ikusgai egonen da Etxarriko Kanpinaren tabernan.