Uztailak 23

Guaixe Irratia 2024ko uzt. 23a, 10:34

Agendan,

  • Bakaikun gaur "Uraren tailerra" antolatu dute goizeko 10:30etatik aurrera.

Albisteak,

  • Sakanako Mankomunitateko hutsik dagoen berdintasun teknikariaren lanpostua betetzea oposizio lehiaketa deitu du. Bide batez, Mank-ek hautaketa prozesua baliatuz, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratuko du, sortzen diren beharrei erantzuteko. Oposizio lehiaketan ezagutza teorikoekin batera baloratuko dira lan esperientzia eta bete beharreko eginkizunekin lotutako prestakuntza espezifikoa. Hautagaiek euskarako C1 mailako izan behar dute. 
  • Iturmendiko elkartasun taldeak deituta, Errepresiorik ez! Adierazpen askatasuna defendatu leloa  zuen manifestazioa egin zen larunbatean. Haren bidez herriko 62 urteko emakumezko baten atxiloketa, auzipetzea eta jasotako zigorra salatu nahi izan zuten. Taldeko kideek adierazi zutenez, “ez da kartzelan sartuko, eta hori poztekoa bada ere, gaur ez dugu ezer ospatzeko, zigortu egin baitute”. Taldekideek “azken hilabeteetan eman diren errepresio kasuak salatu” zituzten. Aldi berean, Ruben Gelbentzu Gonzalez arbizuarraren egoera “lazgarria gure indar guztiekin” salatu zuten. Azaldu zutenez, “Audientzia Nazionalaren partetik ekonomia eta epaileen jazarpen ikaragarria sufritzen ari da”. Elkartasuna adierazi zioten eta dei egin zieten “Sakanan jarduten duten antolakunde politikoei egoerak duen larritasunaz jabetzera eta Gelbenzuri beharrezkoa den babesa eman diezaiogun”. 
  • Lerinek 46. Nafarroako Auroroen Topaketa hartu zuen igandean, garilaren 21ean. Errioxa, Aragoi, Euskal Autonomia Erkidegoa, Valentzia eta Nafarroako 63 talde eta 1.800 pertsona inguru bildu ziren. Tartean sakandarrak izan ziren. Bakaikuarrek eta etxarriarrek bazuten eskarmentua halako topaketetan, baina zazpi olaztiar eta ziordiar ere batu ziren aurrenekoz, eta guztiak autobus batean joan ziren Lerinera. 

Kiroletan,

  • Triatloian, Urdiaingo Aitziber igerilekuek hartu zuten Sakanako Mankomunitateak antolatutako kirol ekitaldia. 60 triatleta inguru lehiatu ziren, eta Sakana Triatloi Taldeko Erik Chaves lakuntzarra kimuen mailako txapelketa irabazi zuen. Urdiaingo Aitziber igerilekuek eta inguruko parajeek hartu zuten Sakanako XXII. Haur Triatloia, eguraldi bikaina zela. Guztira 60 triatleta inguru lehiatu ziren, tartean Mank-ek antolatutako Sakanako triatloi campusean parte hartutako gazteek. Proba Nafarroako Kirol Jokoetarako baliagarria zen.Goiztiarrenak jubenilak eta kadeteak izan ziren. Bi kategoriek elkarrekin osatu zuten proba. Sakandarrei dagokienez, sei sakandar lehiatu ziren kadeteetan. Gizonezkoetan Victor Fernandez (Saltoki) gailendu zen (32:13). Aitzol Zelaia laugarren (35:17) izan zen, Ekaitz Berdud zortzigarren     (36:33),  Oihan Andueza bederatzigarren (36:34), Xabat Arraiza hamaikagarren (37:25), Jon Orella hamabigarren (38:24), eta Aratz Mendozak hamalaugarren (42:08). Kadeteen emakumezkoetan, Tuterako Arenas taldeko Maria Lainez izan zen azkarrena (34:39).  Kimuen mailan lehiatutako lau triatletatik hiru Sakana Triatloi Taldekoak ziren. Erik Chaves lakuntzarra gailendu zen (17:44), alde handiz. 3 minutu pasa atera zizkion Aiert Ruiz de Escuderori (Hiru Herri). Haitz Alicante (Sakana) hirugarren izan zen, eta Aiert Flores (Sakana) laugarren. Emakumezkoetan ez zen partaiderik izan. Bukatzeko, benjaminen mailan emakumezkoetan Olivia Burrini (Arenas) izan zen azkarrena (12:36). Ane Satrustegi (Sakana) hirugarren sailkatu zen (12:49), eta Katixa Apalategi (Sakana) laugarren (13:20). Gizonezkoetan Ireber Salas (Hiru Herri) gailendu zen (11:01).  
  • Txirrindularitzan, Iker Gomezek Iruñerriko hirugarren etapa irabazi, eta sailkapen orokorrarengatik borrokatuko du. Quesos Albenizko altsasuarrak erakustaldi ederra eman zuen junior mailako txapelketako etapa nagusian.Sailkapen orokorrean, beraz, Hector Alvarez da liderra (8:19:10), eta Iker Gomez bigarren da, denbora berean. 11 segundora Ander Otegi (Ampo) dago sailkatuta. Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Ekain Imaz altsasuarra (Tolosa / Danena) 21. postuan dago, 3:15era; Mikel Viloria (Quesos Albeniz) 77., 27:29ra. Iker Gomez lehen nafarra da. Gaur, uztailak 23, Iruñerriko laugarren eta azken etapa jokatuko da Iruñean. Etapa 17:00etan aterako da Iruñeko Santo Domingo auzotik eta 118,3 km ondoren Iruñeko Redineko Zaldi Zurian despedituko da, 19:53 aldera. Etapa gorabeheratsua da, Etxauri, Ziriza (2), Larraga, Corraliza Linte, Jugondo eta Artaxoa muruak eta Orendaingo gaina, bitan, gainditu beharko delako. Iruñerriko Itzulia dago jokoan, eta faboritoek, Alvarezek eta Gomezek bereziki, dena emango dute.

  • Txirrindularitzan, Kadeteak uztailaren 20an Ordizian bildu ziren, LI. Txapel Gorri Proban. 63 kilometroko proba gorabeheratsuan mugimendu handiak izan ziren, baina azkenean Hodei Serrano (Gastronoiabaska) bakarrik iritsi zen helmugara (1:18:48), Rotxabikes taldeko Aitor Mtari 3 segundo aterata. 19 segundora talde jarraitzailea sartu zen, eta bertan zegoen Sakana Group-Alea talde sakandarreko Luca Martinez. Lakuntzarra zazpigarren sailkatu zen. Gainontzeko sakandarrei dagokienez, Ion Unai Gonzalez (Sakana Group-Alea) 36. iritsi zen helmugara; Mikel Arrizabalaga (Quesos Albeniz) 44.; Ibai Galarza (Quesos Albeniz) 63.; Urko Oiarbide (Sakana Group-Alea) 71.; Janitz Zufiaurre (Sakana Group-Alea) 87.; Unax Etxeberria (Sakana Group-Alea) 102.; Juan Carlos Gil de Gomez (Quesos Albeniz) 110.; Oier Olaberria (Quesos Albeniz) 111.; Alex Gonzalez (Sakana Group-Alea) 115.; eta Unai Gomez (Quesos Albeniz) 136.