Tokiko merkataritzaren aldeko plana gauzatuta

Guaixe 2024ko uzt. 29a, 09:00

Irurtzundarrak San Martin kalean. ARTXIBOA

Udalek, Sakanako Mankomunitateak, Cederna-Garalurrek eta Sakanako Dendari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak (SDOZE) ibarreko merkataritza sustatzeko proiektua ondu dute.

Ibarrean merkataritza sektore dinamikoa, egungoa, erakargarria, digitalizatua, jasangarria eta erresilientea lortzeko helburuz, Sakanako udal eta sektoreko eragileek bat egin eta plana gauzatu dute. Horretan Cederna-Garalurren laguntza izan dute. Sakana 2027 plan estrategikoaren barruan merkataritza lantaldean adostutako ekintza bat izan da. Baina haren jatorria 2018an egindako Sakanako merkataritza sektorearen diagnosian du. Planak 271.319 euroko aurrekontua zuen. Haren %80 Espainiako Gobernuaren eta Europar Batasunaren Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak finantzatu du. Gainontzeko %20 udalek pagatu dute. 

Plana sei arlotan garatu da: digitalerako trantsizioa, salmenta puntuaren eraldaketa, jasangarritasuna eta zirkulu ekonomiaren sustapena, seinaleztapena eta prestakuntza eta bestelakoak. Guztira 12 lan egin dira.

Erlazionatuak