Albisteak,
- Olatzagutiko eta Bakaikuko etxafuegoak piztu dira dagoeneko.
Kirolak,
- Ane Berastegi, laugarren Iruñerriko Itzuliko bigarren etapan. Beratxa taldeko txirrindulari arbizuarra podiumera igotzear egon zen. Lasterketa Errotzetik eta Urritzolako gainetik sartu zen Sakanara. Gaur despedituko da Iruñerriko Itzulia, Iruñean. Sailkapen orokorrean Irati Aranguren (Andoaingo) da liderra (4:01:50), Ayala Serranorekin (Limousin) eta Leire Almenarekin (Rio Miera) denboran berdinduta. Ane Berastegi hamalaugarren da, bigarren nafarra, eta Ane Beltran de Heredia (Timac Agro) hamaseigarren, hirugarren nafarra, eta Siets Goikoetxea 26. postuan dago. Gaur, uztailak 26, ostirala, despedituko da Emakumeen IV. Iruñerriko Itzulia, Iruñean hasi eta despedituko den azken etaparekin.
- Altsasuko Tenis Rankingak baditu txapeldunak. Rubor Tenis Klubak antolatutako txapelketak erantzun handia izan du, eta finalak tenis pista berrian jokatu ziren.
- Lakuntzako Lagun Artea Kirol Elkarteak Emakumezkoen Osasuna eta Erreala taldeak lanean ikusteko aukera bikaina eskaini du. Bi talde nagusien arteko lagunarteko partida abuztuaren 7an jokatuko da, Zelai Berrin, 18:30ean. 16 urtetik 18 urtera bitarteko zaletuek 5 euro ordaindu beharko dituzte, 18 urtetik gorakoek 10 euro, eta bazkideak eta Lagun Arteako jokalariak doan sartuko dira. Partidan bi talde bakoitzaren kamiseta bana zozketatuko da.
- Irailaren 1ean, 9:30ean jokatuko da Arbizuko Kanpinak eta Dantzaleku Sakanak antolatutako Tritoiena mendi lasterketa. Tritoiena Arbizuko kanpina irteera eta helmuga duen 21,19 kilometroko proba da, Nafarroako Koparako baliagarria, eta ibilbide ikusgarria duena, tartean Beriain Unanutik igotzea, eta Uharte Arakilgo portutik jaistea, gero Arbizuko bidea hartzeko. Joan zen urtean bertan behera geratu zen lasterketa, eguraldiagatik, eta aurten arazorik ez egotea espero du antolakuntzak. Izena ematea zabalik dago, abuztuaren 30era arte, RockTheSport webgunean.