Arakilgo Udalak uda agurtzeko festa antolatu du irailaren 14an, larunbata, Itxasperriko ermitan. Ospakizuna 17:30ean hasiko da Xabier Artida aktore etxarriarraren Moby Dick ikuskizunarekin, euskaraz. Artiedak bale handiaren istorioa familia antzerkira hurbildu nahi izan du ikuskizun honetan, eta bere ikuspuntua eman dio ere.
Antzezlanaren ondoren, 19:00etan, Eñaut Elorrietaren kontzertua izanen da Egiarretako ermitan; abeslaria Ateosteko birarekin helduko da Arakilera. Bira "txiki eta berezi" honetan antzokietatik atera eta eliza, ermita eta baselizetan ariko da abeslaria, gitarra lagun duela. Eñaut Elorrietaren kontzerturako sarrerak Arakilgo udaletxean eros daitezke, 5 eurotan, irailaren 2tik 6ra arakildarrek eta irailaren 9tik 13ra salmenta librean.
Arakilgo Agur uda festari azken notak Transfugas blues taldeak jarriko dizkio, 20:00etatik aurrera.
Festak iraun bitartean barra izanen da Itxasperrin; suhiltzaileek jarriko dute barra, eta irabaziak Help-Na GKEarendako izanen dira.
Arakilgo Agur uda festa 2024
Irailak 14 larunbata
Itxasperri ermitan
17:30 Moby Dick Xabier Artieda familiarteko antzezlanaren emanaldia.
19:00 Eñaut Elorrietaren kontzertua, Ateosteko biraren barruan.
20:00 Transfugas.